Hizkuntza Trataera Bateratua: Euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza modu integratuan lantzen

Hasiera - Bukaera data: 2022ko irailaren 27a - 2022ko azaroaren 4a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko irailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko irailaren 20a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: irailak 27-azaroak 4

Indarrean den hezkuntza curriculumean zehazten denez, hizkuntzen trataera integratuak (HTI) izan behar du ikastetxeetako hizkuntza-proiektuaren ardatza, eta ikastetxeko esparru guztiei eragiten die. Ikastaro honetan HTIren gakoak zein diren ikasteaz gainera, gure ikastetxeetako hizkuntza-tratamenduari buruzko gogoeta egingo dugu, bai eta gure ikastetxeko beharrizanetan oinarrituta interbentzio bat sortzeko proiektua idatzi ere.

Irakasleak

Helburuak

  • Hizkuntzen trataera bateratua ulertzeko oinarrizko hainbat kontzeptu berrikustea.
  • Hizkuntzen trataera bateratuak EAEko hezkuntza-legearen markoan duen lekua zein denikastea eta aurrekarien berri izatea.
  • Hizkuntza trataera bateratuaren definizioa, oinarriak eta printzipioak zein diren ikastea.
  • Norberaren ikastetxean egiten den hizkuntzen trataerari buruz hausnartzea taldean.
  • Norberaren ikastetxearen egoera beste kide batzuekin konpartitzea eta ikastetxeetako hizkuntza-trataera bereiziaren beharrizanaz gogoeta egitea.
  • HTB aplikatzeak norbere ikastetxean lekarzkeen onura eta arriskuei buruz hausnartzea, bai eta mehatxuen eta aukeren inguruan hausnarketa egitea ere.
  • HTBren bideragarritasunari buruzko sintesi bat egitea AMIA taula baten bidez.
  •  Beste ikastetxe batzuetako esperientzien berri izatea eta esperientzia horien oinarriei eta ezaugarriei buruzko hausnarketa egitea taldean.
  • Ikastaroan landutako eduki teorikoa martxan diren proiektuekin lotzea.
  • Norbere ikastetxerako HTB esperientzia diseinatzea.
  • Beste ikaskide baten esperientzia-zirriborroa zuzentzea eta osatzea.

 

Edukiak

- Hizkuntza zientzien ekarpenak eta hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia:

  • Hizkuntzen trataera bateratuaren oinarriak: zenbait kontzeptu eta definizio (atalazea, interdependentzia eta hizkuntzen arteko transferentzia)
  • Hizkuntzak eta curriculuma, ikuspegi integratu baterantz: ereduak, esperientziak eta programazioak.
  • Ikastetxeko hizkuntza proiektua.
  • Hizkuntza trataera bateratuaren printzipioak: inklusio soziala eta linguistikoa, hizkuntza- eta kultur aniztasunarekiko jarrera positiboak, komunikazioa lehenestea, hizkuntzak testuinguru errealetan erabiltzeko espazioen sorrera eta sustapena.

-Eredu didaktikoa eta hizkuntzen-programazio integratua: orientabideak

  • Ereduen azterketa
  • Norberaren testuinguruko hizkuntza proiektuaren eta hizkuntza (euskara, gaztelania, atzerriko hizkuntza eta ikastetxeko gainerako hizkuntzak) programazioen azterketa
  • Programazio bateratu baten proposamena

 

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da, parte-hartzailea eta konpetentzietan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 6,5 ordu.

2. Astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 6,5 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira, 6,5 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5,5 ordu.

5. Astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 5 ordu.

Nori zuzenduta

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleendako.

Izen-ematea publiko zabalari ere irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Jakintza-arloak