Oinarrizko Zeinu Hizkuntza (LSE): irisgarritasun komunikatiborako tresna berriak eraikiz

Hasiera - Bukaera data: 2022ko ekainaren 27a - 2022ko ekainaren 29a (Astelehena, asteartea, asteazkena)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko maiatzaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko ekainaren 20a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: ekainak 27, 28 eta 29 (astean zehar)

LSE1ren jatorria XVI. mendean dago, non monje beneditarrek monasterioetan elkarrekin komunikatzeko erabiltzen zituzten zeinuak erabiltzen hasi ziren, nahitaezkoa baitzen isilik egotea.

Zeinu hizkuntza adierazpen hizkuntza naturala da, keinu-espaziozko konfigurazioa eta begi bitartezko antzematea oinarri dituena (gor-itsuak ukimenaz ere balia daitezke). Zeinu Hizkuntzari esker gorrak gizarte-inguruarekin komunikatu daitezke; gorrekin edota zeinu hizkuntza darabilen edozein pertsonarekin hain zuzen ere. Ahozko hizkuntzak aho-entzumenezko kanala dauka; zeinu hizkuntzak, aldiz, begi-keinu-espaziozko kanala du.

Irakasleak

Helburuak

• Gorren komunitatearekin harremantzeko gutxieneko gaitasuna lortzea.

• Zeinu hizkuntzaren erabileraren eta irisgarritasun komunikatiborako jarrera bultzatzea eta aniztasunarekin paradigma aldatzea.

Edukiak

• Gorren kultura zein komunitatea eta zeinu hizkuntzaren kokapen historiko-geografikoa (sentsibilizazio fasea).

• Zeinu hizkuntzaren oinarrizko maila; egitura, hiztegia,… (oinarriko ezagutza).

• Eskolako material didaktikoaren moldaketak eta ikaskuntza-irakaskuntzaren planifikazioa. Familia-eskola harremana eta komunikazioa (alderdi praktikoa)

Metodologia

Ikastaroak metodologia parte-hartzailea eta aktiboa izango du. Partaideen aurrezagutzetatik abiatuko da, eta jarduera praktikoak, talde dinamikak zein proiektua eguneroko ekintzetan kokatzea izango du helburu, ezagutza eraikiz eta ikaskuntza pertsonalak elkarbanatuz.

Beraz, ikastaroa praktikoa izango da eta ikaskuntza-prozesuari eta trebetasun teknikoen garapenari garrantzi handia eskainiko zaie. Horretarako, oinarrizko azalpenak ikus-entzunezko materialen eta adibide zehatzen bitartez landuko dira eta horiek barneratzeko jarduera praktikoak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera egongo da, talde dinamiketan parte hartuz eta taldeari modu eraikitzailean eraginez. Gainera, behar izanez gero, irakaslearekin modu zuzenean komunikatu ahal izango da, arreta pertsonalizatua jasotzeko. Ikastaroaren amaieran, ikasitakoa borobiltzeko, eskuratutako ezagutzak gertuko lankideekin partekatzeko xedea izango duen aurkezpen xume bat egin beharko da.

Ikastaroaren gaitegia eta horren denboralizazioa ondorengo hau izango da:

1. eguna (5 ordu):

• 1. gaia: Sentsibilizazio fasea

2. astea (5 ordu):

• 1. gaia: Sentsibilizazio fasea (2.5 ordu)

• 2. gaia: Oinarrizko ezagutzak (2.5 ordu).

3. astea (5 ordu):

• 2. gaia: Oinarrizko ezagutzak

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da laguntza gisa (http://www.ueu.eus/ikasgela-birtuala/). Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritzen den ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma honen bitartez, parte-hartzaileek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzue, eta komunikatzeko bestelako tresnak ere bai (foroak, esaterako). Tresna horiek parte-hartzaileen arteko elkarrekintza eta hezitzaile-irakasle komunikazioa erraztuko dute.

Nori zuzenduta

Hezkuntza arloko ikasle zein irakasleendako.

Izen-ematea publiko zabalari ere irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Jakintza-arloak