Nola kudeatu emozioak nerabezaroan

Hasiera - Bukaera data: 2022ko otsailaren 12a - 2022ko otsailaren 19a (Larunbatak)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2022ko urtarrilaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2022ko otsailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: otsailak 12 eta 19 (larunbatak)

Emozioak,sentimenduak, hezi egiten dira? Nola gauzatzen da ikasle nerabeen heziketa emozionala? Irakasle bezala, zer egin ikasle nerabeen sentimenduei dagokienez ongi hezteko? Nola jokatu nerabeen sentimenduen aurrean? Zer egin euren sentimenduak identifikatzen, adierazten eta bideratzen jakin dezaten? Nola estimulatu ikasleen sentikortasun emozionala, euren enpatia … ?

Ikastaro hau galdera horiei erantzun nahi ditu. Gaur egun nerabeekin lan egiten duen edonork – irakasle, begirale, hezitzaile, erizain …- baliabide egoki batzuk edukitzea ezinbestekoa da, eurekin harremanetan sor ditzaketen gatazkak edo egoera latzak modu egokian bideratzeko eta horrela ikastetxe edo instituzioaren barruko elkarbizitza egokia izan dadin.

Irakasleari elkarrizketa unibertsitatea.net atarian

Irakasleak

Helburuak

  • Partaideak jakin dezaten nolakoak diren emozionalki nerabeak.
  • Emozioak hezteko modu egokiaz eta desegokiaz hausnartzea.
  • Nerabeekin komunikatzeko behar diren trebetasunak bereganatzea.
  • Nerabeen emozioak kudeatzeko baliabideak partaideei eskaintzea.

Edukiak

  • Zer da Inteligentzia Emozionala?
  • Zer “eragiten” die nerabeei?
  • Nola erantzun dezake nerabeak egoera latzen aurrean?
  • Nolakoa da egungo giro sozial-emozionala?
  • Nolakoak dira nerabeak emozionalki?
  • Eta gu, nolakoak gara emozionalki?
  • Nola komunikatzen gara?
  • Nolakoa da gure hezteko modua?
  • Emozionalki hezteko modu desegokiak.
  • Nerabeen emozioak kudeatzeko baliabideak.
  • Komunikatzeko trebetasunak.
  • Sentikortasun emozionala suspertzeko baliabideak.

Metodologia

Edukiak PTTren bidez azalduko dira. Puntu bakoitzaren azalpenak eman ondoren, ariketa praktiko batzuk proposatuko dira partaideen artean, gela, ikastetxean edo instituzioan sor daitezkeen hainbat egoeretatik abiatuz. Horretarako hainbat dinamika erabiliko dira (role playing, …)

Nori zuzenduta

Nerabeekin lan egitenduen edonori (irakasleak, orientatzaileak, begiraleak, erizainak … ) eta psikologia, pedagogia, magisteritzako azken urteko ikasketak egiten ari diren ikasleentzat.

Jakintza-arloak