Haurreskolak Partzuergoaren Hezkuntza Proiektuaren garapena

Hasiera - Bukaera data: 2022ko otsailaren 24a - 2022ko apirilaren 1a (astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma aldatzearekin batera, Haurreskolak Partzuergoak beren Hezkuntza Proiektua moldatzeko hautua egin du. Printzipio pedagogiko, helburu eta ideia berriak ekarri dituzte aro berri honetara, aritzeko eta hezteko moduak birpentsatzeko abagunea sortuz. Marko teoriko konpartitu horren aterkipean, Haurreskolak Partzuergoak lurzoru komun bat jarri du, Hezkuntza Proiektu eredu batean islatu duena. Xedea haurreskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektu propioa garatzeko oinarri bat ematea da, eta hortik abiatuta, tokian tokiko testuinguruari, beharrei eta berezitasunei doitutako Hezkuntza Proiektu bat adostea dagokie haurreskolei.

Irakasleak

Helburuak

1. Haurreskoletako hezitzaileek Haurreskolak Partzuergoaren Hezkuntza Proiektua ulertu eta bereganatzea, haren beharraz eta balioaz jabetzeko.

2. Hezkuntza Proiektua legalki kokatzea eta Curriculuma ezagutzea.

3. Hezkuntza Proiektuaren oinarri teorikoak eta helburu orokorrak norbere haurreskolara lurreratu eta egokitzea, Hezkuntza Proiektu propioa garatzeko abiapuntua izan dezaten.

4. Hezitzaileek norbere hezkuntza praktikaz hausnartu eta haurreskolan praktika kontzienteak adosteko lurzorua jartzea.

5. Prestakuntzan zehar eskuratutako ezagutzak praktikan jarriz, norbere haurreskolan aplikatzeko moduko tresnak, baliabideak edo proiektuak sortzea.

6. Haurreskolako barne bizitzan jarduteko praktika onak hezitzaileen artean partekatu eta elkarrekiko jardun-ereduetatik ikastea.

Edukiak

 

1. Hezkuntza Proiektuaren oinarriak eta norabidea

◦ Zer da Hezkuntza Proiektua? Zertarako Hezkuntza Proiektua?

◦ Marko legala: 237/2015 Curriculum dekretua eta Heziberri 2020

◦ Hezkuntza printzipioak

◦ Oinarri teorikoak, konpetentziak, helburuak eta edukiak

2. Hezkuntza Proiektuaren arlo pedagogiko eta metodologikoak

◦ Haurrak

◦ Hezitzaile profesionalen helburuak eta rola

◦ Hezkuntza komunitatea

◦ Hezkuntza elkarreraginak

◦ Espazioak eta materialak

3. Haurreskolako barne bizitza

◦ Egokitzapena / Harrera garaia

◦ Harrera / Sarrera

◦ Agurra / Irteera

◦ Jarduera autonomoa eta jolasa

◦ Otorduak

◦ Atsedena / Loa

◦ Higienea

◦ Bestelako ekintza bereziak

 

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzenduta

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Jakintza-arloak