Haurtzaroaren begirada. 0-3 urte bitarteko haurren garapen integrala - 1

Hasiera - Bukaera data: 2022ko urtarrilaren 11 - 2022ko otsailaren 17a (astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Haurtzaroa garai kritiko eta erabakiorra da gizakion heziketa prozesuan eta hezitzaileon prestakuntza konkretua ezinbestekoa da gure haurren garapen osasuntsuaren alde lagungarriak izan gaitezen.

Gizarteak ez gaitu garapen integral batera bultzatzen eta honek belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun ereduak errepikatzera eramaten gaitu, askotan osasun eta ongizate aldetik oztopogarriak diren jarraibideak birproduzituz hezigarriak bailiran.

Hori dela eta, prebentzio ikuspuntu batetik, hezitzaileon esku dauden osasun irizpideak sustatu nahi dira ikastaro honekin, modu horretan haurren desoreka emozional eta alferrikako sufrimentua ekiditeko.

Finean, haurtzaro garaiak etorkizunean izango garenarekin duen loturaz jabetu, hezitzaile gisa gaiari dagokion garrantziarekin eta ardurarekin heldu, eta berau sakonki lantzeko formazioa izango da honakoa.

Irakasleak

Helburuak

1. Haurren garapenari buruzko oinarrizko informazioa/formazioa jasotzea.

2. Haurrekin binkulu hurbilak eta iraunkorrak sortzen laguntzen duten aspektuetan erreparatzea.

3. Komunikazio Ez Bortitzeko lehen hastapenak ezagutzea haur, lankide eta familiekin dugun erlazioa zaintzeko.

4. Adimen emozionala eta autoestimua sustatzea.

5. Gatazken kudeaketa eraginkorrerako gakoak barneratu eta praktikatzea.

6. Hezitzaileen interes, behar eta zalantzei erantzuna ematea.

Edukiak

1) OINARRI SENDOA HAURTZAROAN

2) KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA HEZKUNTZAN

3) HAURREN BEHARRAK ETA EMOZIOAK ZAINTZEN

4) GATAZKEN KUDEAKETA

5) PROIEKTUA

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzenduta

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Jakintza-arloak