Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: eredu aldaketaren beharra?

Hasiera - Bukaera data: 2010ko uztailaren 19a - 2010ko uztailaren 21a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 27
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko maiatzaren 10a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko uztailaren 11
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Lurralde-antolamendua: tresna administratibo, politika ezberdinen elkargune, inguru fisikoak eskaintzen dituen errekurtsoen kudeaketa egoki eta gizartearen eskariaren eta beharren arteko oreka lortzeko politikatzat jo dezakegu. Lurralde-antolamendua garatzeko orduan asko dira kontuan hartu beharreko arloak eta eragileak. Ikastaro honen bidez, 2009ko uztailean antolatutakoari jarraipena eman nahi diogu, lurralde-antolamenduak jorratzen dituen arlo eta eragileen arteko erlazioetan sakonduz. Era berean, lehengo urtean izandako gabeziak konpondu eta problematikan sakontzen jarraituko genuke. Horrela, Euskal Herriko lurralde-antolamenduaren gaur egungo analisia, etorkizuneko gatazkak, erronkak eta abar landuko dira, eredu-aldaketaren beharra ardatz izango dugularik.

Irakasleak

Helburuak

  • Lurralde-antolamenduaren irakurketa kritikoa egitea.
  • Lurralde-antolamenduari lotutako gaiak zabaldu eta Euskal Herriko eskalara ekartzea.
  • Lurralde-antolamenduan eragina duten politikak krisi ekonomiko egoeran aztertzea eta bestelako ereduak lantzea.
  • Lurraldeak aurkezten dituen ezaugarriak ulertu eta haien arteko harremanak interpretatuz Euskal Herriko lurralde-antolamenduari lotutako politiken inguruko hausnarketa kritikoak bultzaraztea.
  • Eragile ezberdinen iritziak kontrajartzeko aukera edukitzea.

Edukiak

  • EAEko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (DOT) berrikuspena, Nafarroako Lurralde Estrategiaren garapena eta Iparraldean lurralde-antolamenduaren gainean dauden planteamenduak.
  • Uraren eta hondakinen kudeaketa.
  • Nekazaritzaren garrantzia lurralde-antolamenduan (paisaia, uraren kudeaketa, biztanleria, transgenikoak, gertuko nekazaritza eta kontsumoa...).
  • Hirigintzari lotutako aspektuak (gure hirietako auzo berriak, hirigintza eta generoa, Iruñerriko metropolizazioa…).
  • Deshazkundea eta trantsizioan dauden herri/hiriak eta lurralde-antolamendua (petroliorik gabeko etorkizuna lantzen).

Metodologia

Ikastaroa bi bloketan banatuko genuke:

  1. Lurralde-antolamenduari lotutako azterketa teorikoak (eskola).
  2. Saio ireki eta praktikoagoak, tokiko kasuen azalpenak, tailerrak edota irteera bat.

Etengabeko partaidetza eta eztabaida bilatuko da ikastarora hurbiltzen diren lagun guztien artean.

Nori zuzenduta

  • Ikasleei (Geografia, Zuzenbidea, Ekonomia, Biologia, Soziologia, Arkitektura, Ingurumen Zientziak…).
  • Irakasleei.
  • Lurralde-antolamenduaren inguruko gaietan lan egiten duten profesionalei (planifikatzaileak, teknikariak, aholkulariak…).
  • Lurralde-antolamenduarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten eragile sozialei.

Jakintza-arloak