Sexualitatea COVID-19 aurretik, bitartean eta ondoren

Hasiera - Bukaera data: 2021ko urriaren 1a - 2021ko urriaren 30a (ostirala-larunbata)
Ordutegia: 17:00-20:00 (ostiralak), 9:30-13:30 (larunbata)
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 13
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko irailaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko irailaren 24a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak eta ordutegia:

  • urriak 1, 8, 15 (ostiralak), 17:00/20:00.
  • urriak 30 (larunbata) 9:30/13:30.

“Zalantzarik gabe, aurtengo urtearen aurreikuspen bat egitea proposatu izan balitz iaz, bi mila eta hogeigarren urte honetan zer pasa behar izango genukeen asmatzea ondo kostako zitzaiokeen edonori.

Hiru hilabeteko itxialdi bat, alditan ia erabat isolatuta, maite dugun ororekin kontaktua askotan maila digitalera mugaturik; mundu-mailan eragina duen gaixotasun baten izua, artean sendabide ezagunik gabea, edonor edonoiz kutsatzeari beldurra, eta, inoiz ez bezala, bat-batean erabat gelditu beharra; geure buruari, egunerokotasunari, denbora hutsari aurre egin beharra.

Nola bizi izan dugu hain kontraesankorra izan den garai hau? Sustraitik erauzi digu munduarekiko genuen ulerkera; geure izate osoa erabat astindu eta bizitzeko eta harremanak izateko moduak hankaz gora jarri.

Horren guztiaren eragina denean nabaritu bada ere, azter dezagun nola eragin duen gure alderdirik humanoenean. Nola aldatu diren sexua bizitzeko era, harremanak, kontaktua... eta kontaktuaren falta”.

Ikastaro hau Usurbilgo Udalaren laguntzaz antolatu da. 

Irakasleak

Helburuak

  • Inguruneak sexualitatearengan duen eraginaren inguruko hausnarketa sustatzea.
  • Ezkutuko hainbat errealitate azaleratzea.
  • Pandemiaren eta itxialdiaren eragina ikustea, iraganean, orainaldian eta etorkizunean.
  • Liburuaren Sexologia atalaren azalpena eta dibulgazioa egitea.

Edukiak

Sexualitatea pandemiaren aurretik:

Irakurketa orokorra; erlazionatzeko modua; teknologiaren eragina; erotismo indibiduala.

Sexualitatea pandemia eta itxialdi garaian:

Kotimitatea; gaixotasunak ala itxialdiak eragin digu?; ihesa, ebasioa eta konpentsazioa; masturbazioa; pornografia eta erotismoa; 3.0 sexualitatea; legea eta desira.

Sexualitatea pandemia ondorengo garaian:

Beldurrak; baliabideak; aurrez landutakoa, nola dago orain?; txertoaren eragina; aurrera begirako proiekzioa.

Metodologia

Ostiraletako hiru klaseak klase formatuan emango dira. Azken klasea, berriz, larunbatekoa, tailer moduan emango da.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen edonori.

Jakintza-arloak