Ipar Euskal Herria Gerlen artean. 1918ko garaipenetik 1940ko porrotera.

Hasiera - Bukaera data: 2010ko uztailaren 5a - 2010ko uztailaren 7a (Astean zehar)
Ordutegia: 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 24
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko maiatzaren 10a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko ekainaren 27a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Joan den mendean izandako bi mundu-gerrek eragin zuzena izan zuten Estatu Frantziarrean, baita Ipar Euskal Herrian ere: Lehendabizikoa amaitutakoan, frantziarren garaipenak  gerla horretan izandako jokabide politiko, ideologiko eta giza ekonomikoak sendotu zituen eta zenbait urte geroago lehertuko zen Bigarren Mundu Gerraren aurrekari zuzena  izan zen.

Bigarrenak, aldiz, nahiz eta  hainbat berdintasun  izan, aldagai nabarmenak izan zituen. Alde batetik, 1940an, armada alemaniarraren garaipen azkarra eta  horren ondorioz Euskal Herriraino bertaraino haren okupazioa zabaltzea.   Bestetik, egoera berri horrekiko Frantziako agintariek, Petain-Lavalen gobernuen bitartez, izan zuten jokabide kolaborazionista,  Euskal Herrian ere bere adierazpideak izanen zituena. Baina horren ondoan ere, Espainiako gerratik alde egindako erbesteratuak izateaz gain,  Erresistentziara joko zuten taldeak eta ekimenak  izan ziren. Hori dela-eta, 1940ko abagunea aberatsa bezain konplexua dugu Euskal Herriak bere lurrean bertan, ñabardura eta jarrera guztiak kontuan hartuz, bizi izandakoa aztertzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal Herrian bertan bi gerla horiek izan zuten isla eta eraginak aztertzea.
  •  Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz izandako erbesteratuek Estatu Frantziarrean eta Ipar Euskal Herrian bertan  bizi izan zuten kinka larriaren berri ematea.
  • Lehen Mundu Gerrak sorrarazi zituen egoera politiko eta ideologikoetatik abiatuz, II. Mundu Gerra gauzatzeko izan ziren prozesuez jabetzea, Ipar  Euskal Herriko adierazpideei  arreta berezia eginez.

Edukiak

  • Bi Mundu Gerren arteko loturak. 1918tik 1939 bitarteko gerrarako bideak
  • “Drole de Guerre” delakoaren abagune berezia.
  • Bigarren Mundu Gerraren hasiera: ezaugarriak, antzekotasunak eta desberdintasunak.
  • 1940ko exodoak.
  • Euskaldunak gerlen aurrean. 1914-1918ko  “Batasun Nazionala” delakotik 1939-1945eko Hausturara. Kolaborazionismoa ala Erresistentzia.
  • Lehen Mundu Gerra euskaldunen ikuspegitik. Eskualdunaren talaiatik.

Metodologia

Irakasleen azalpenak.

Nori zuzenduta

Historiako eta Gizarte Zientzietako ikasle eta irakasleei,eta orokorrean, jende orori.

Jakintza-arloak