Krutwigen berrirakurketa bere mendeurrenean.

Aurkezpena
Goiz eta arratsaldeko Jardunaldia, Krutwigen jaiotzaren mendeurrena betetzen denean.
Omenaldi eta berrirakurketa moduan diseinatua, urtean zehar burutuko diren beste jarduera batzuekin lotuta.
Irakasleak
- Oskar Arantzabal Iraeta
- Joseba Arruabarrena Aduriz
- Karlos del Olmo Serna
- Jose Manuel Ertzilla Urizarbarrena
- Georgios Karakasis
- Xabier Renteria Uriarte
Helburuak
Krutwig ezagutzen dutenei, ideia eta material berriak ezagutzera ematea.
Ezagutzen ez dutenei, batez ere belaunaldi gazteengana iristea, bere kultur ondare erraldoia transmititzeko.
Edukiak
Hizkuntza, literatura, itzulpengintza:
- Manu Erzilla (idazlea eta Jakintza-Baithako kidea)
- Karlos del Olmo (itzultzailea eta EIZIEko kidea)
Helenismo klasikoa, filosofia, pentsamendua:
- Georgios Karakasis (filosofian doktorea)
- Xabier Renteria (ekonomian doktorea, EHU)
Sophopolis: arkitektura eta teknologia:
- Oskar Arantzabal (UEUko ekonomia saila)
- Joseba Arruabarrena (ingeniaria, MU)
Historia, politika:
- Urko Aiartza (abokatua, Telesforo Monzon laborategia)
- Aitzol Altuna (ekonomialaria eta historia idazlea)
Metodologia
Ordubete gai multzoka. Hizlari bakoitzak hogei minutuko aurkezpena egingo du bakarka eta azken hogei minutuak mahai-ingurua hizlari eta entzuleen artean.
Bosgarren eta azken ordua, interesen arabera, mahai-inguru orokor batekin itxiko genuke.
Nori zuzenduta
Ezagutzen dutenei sakontzeko, ezagutzen ez dutenei interesa pizteko.