Euskara gaitasuna lantzen: Interneteko baliabideak ezagutuz.

Data: 2021ko uztailaren 9a (Ostirala)
Ordutegia: 9:30-12:30 / 14:00-16:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko maiatzaren 17a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko uztailaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra ez dute eztabaidatzen orain euskaraz idazten dutenek, eta gizarte-alor anitzetan sartua da, bai idatzian, bai ahozko moldean.

Halere, adituetarik kanpo, Ipar Euskal Herrian guti edo gaizki ezagutua dela ohartzen da. Batzuetan, tokiko hizkerekin nahasten da. Hiztun zenbaitek zalantzak badituzte: zein forma erabil testuinguru batean edo bestean? Zein da euskara batuan forma egokia? Haurtzaroan ikasi nuen forma hori erabil daitekea euskara batuan? Etab.

Ikastaro hau UEUk eta Euskararen Erakunde Publikoak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskaltzaindiak ezjakintasuna, zalantza eta zailtasun horiek kontuan hartuz, Euskara eskuz esku (EEE) tresna sortu du arauen aurkezteko era sinplifikatuan: www.euskaltzaindia.eus/eee. Arauen aurkezpenean Iparraldeko hizkeren berezitasunak azpimarratzen dira. Adibideetan Iparraldea eta euskara batuan onartzen diren Iparraldeko formak lehenesten dira. Hau da elkarrekin ikastaroan aurkituko duguna. Gainera, euskara batua Iparraldeko hizkuntza-testuinguruan kokatzeko, euskarri batzuk kontsulta daitezke EEEn: lekukotasun-bideo, ahoskeraren audio-grabazio, aurkezpen testu batzuk.
  • Ikasleek ITZULI eta ITZULI+ tresnak ezagutzea. Bi tresna horiek nola eta zertarako erabili behar diren ikastea. Hobekuntzak eta etorkizuneko garapen berriak ezagutzea.
  • Mundu digitalean euskarazko hizkuntza-baliabideen berri ematea. Hizkuntza-teknologiak euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat oso baliagarriak izan daitezkeela erakustea.

Nori zuzenduta

Helburuko erabiltzailea Iparraldeko euskaldun alfabetatua da, euskara batua erabili nahi duena: irakasleak, ikasleak, hizkuntza-teknikariak, euskara idatzia erabiltzen dutenak eta, jende horretaz harandian, diasporan edo Hego Euskal Herrian gai horretaz interesa duena.

Jakintza-arloak