Filosofiatik ezabatutako emakumeak.

Data: 2021ko uztailaren 6a (Asteartea)
Ordutegia: 10:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko maiatzaren 17a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko uztailaren 1a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Filosofiaren historian zehar emakumeen* izenak, ahotsak eta ekarpenak ikusiezin izatera kondenatuak izan dira. Injustizia hori salatzeko eta iraultzen hasteko saiakera egin nahi dugu ikastaro honetan. Emakumeen* ikusezintasuna nabarmentzea ezinbestekoa da horri konponbidea lortzeko, beraz, injustizia hori ikertzea izango da lehen pausua. Emakumeen* aldeko borrokan jardun duen feminismoaren ekarpenak hausnartzeko tarte bat izango dugu. Ondoren, filosofa ezberdinen proposamenak aurkezteko txanda izango da, antzinako eta egungo emakumeenak*. Atal praktikoan, emakumeen* izen eta proposamenak bigarren hezkuntzan nola txertatu daitezkeen ikertuko dugu, Agora Filosofia Elkartetik materialak aurkeztuz eta irakasleon saretzea bultzatuz. Solasaldi batekin emango diogu amaiera mahai-inguru bakoitzari. Hizlarien ekarpenak argitaratuko dira material erabilgarri bilakatzeko.

Ikastaro hau UEUk eta Agora Filosofia Elkarteak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

Helburuak

  • Injustizia epistemikoak mahaigaineratzea: filosofiaren historian emakumeek jasan duten ikusezintasuna azaltzea.
  • Pentsamendu feministak filosofian izan dituen ekarpenak ezagutaraztea.
  • Emakume filosofoen proposamenak ezagutzera ematea.
  • Bigarren hezkuntzako Curriculumean dagoen gabezia estrukturala agerian uztea eta materialak sortzea.

Edukiak

4 mahai-ingurutan banatuko da jardunaldia, hiru saio teoriko eta praktiko bat.

  • Lehen mahai-ingurua: Testuinguruaren eguneratzea: filosofiaren hutsuneak agerian utziko ditugu, filosofiaren historian pentsamendu feministak egin dituen ekarpenak seinalatuz.
  • Bigarren mahai-ingurua: Gakoak birplanteatzen: indarrean dauden kontzeptu batzuk landuko ditugu: zaintza, injustizia epistemikoak eta feminismoaren erronkak.
  • Hirugarren mahai-ingurua: Izen propioak: emakume filosofo batzuen proposamenak ezagutzera emango ditugu (Simone de Beauvoir, Hannah Arent eta Virginia Woolf).
  • Laugarren mahai-ingurua: Emakume filosofoak Bigarren Hezkuntzako Curriculumean: Bigarren Hezkuntzako gabeziak estaltzeko proposamen berriak aurkeztu eta bultzatuko ditugu.

Mahai-inguru bakoitzaren amaieran solasaldi irekia zabalduko da.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen orori zabaluta, Filosofia irakasleei bereziki.

Jakintza-arloak