Kimikaren ikaskuntza eta irakaskuntza Haur Hezkuntzatik unibertsitatera eta bizitza osora.

Aurkezpena
Zientzia esperimentalen didaktika eta bereziki Kimikarena, bizitza osoko ikuspegitik landu beharko litzateke. Ikastaro honetan Kimikak Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean duen garrantzia aztertuko dugu, baita gure egunerokotasunean ere. Era berean, curriculumen lanketa zabaletatik ikaskuntza zehatzagoetarako eta STEAM hezkuntzaren helburuetara joko dugu (diziplinartekotasuna, genero ikuspegia, talde lana…).
Zeintzuk dira Kimikaren ikaskuntza-irakaskuntzan azken hamarkadetan egon diren aurrerapenak? Zeintzuk dira gaur egun ikerketa-gairik nagusienak? Nola irakasten da Kimika gaur egun? Nola hobetu dezakegu? Zeintzuk dira Kimikaren irakaskuntzaren erronka berriak eta prest al gaude horiei aurre egiteko? Hauexek izango dira gure abiapuntu izango diren galderak.
Galdera horiei erantzuna emateko asmoa eta Kimikaren didaktikari buruzko hausnarketa abian jartzeko asmoa du ikastaro honek. Era berean, Kimika irakasten duten profesionalei zuzendutako jardunaldi honek harremanak indartzea du helburu eta, hortaz, Kimikako irakasleen sarea hedatu eta trinkotu nahi dugu, zalantza eta erronka komunei elkarrekin aurre egiteko eta esperientziak partekatzeko.
Irakasleak
- Merkat Bernaola Menchaca
- Estibaliz Díaz Silvestre
- Silvia España Diez
- Oskar Gonzalez Mendia
- Unai Gonzalez Azua
- Josu Lopez Gazpio
- Montse Lopez Puente
- Jabi Luengo Errazkin
- Jon Mattin Matxain Beraza
- Dani Zuazagoitia Rey-Baltar
Helburuak
- Gaur egungo kimikaren irakaskuntzaren gainbegiratu bat lortzea eta haien eskoletarako baliagarriak diren tresna praktikoak ematea.
- Kimikaren arloko ikaskuntza progresioak (learning progressions) eta ideia nagusiak (big ideas) azaltzea.
- Bizitza osorako kimikaren garrantzia azpimarratzea (kimifobiari eta sasizientziari aurre egiteko, adibidez)
- Partehartzaileen ekarpenak partekatzea eta kimikako-eskolak hobetzeko baliabideak eskaintzea.
Edukiak
- Learning progressions (ikaskuntza progresioak) kimikaren ikuspuntutik.
- STEAM hezkuntzaren oinarriak eta esperientzia praktikoak (diziplinartekotasuna, genero ikuspegia, talde lana…).
- Kimikaren irakaskuntzarako estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak.
- Zientzia-dibulgazioa ikasgelan eta bizitza osorako ikaskuntza.
Metodologia
Adituen hitzaldiak izango dira ikastaroaren oinarria (30-40 minutu ingurukoak). Hitzaldiak aktiboan dauden irakasleen eta adituen esku egongo dira. Ikastaroko parte hartzaileek ekarpenak egin ahal izango dituzte eta martxan jarri dituzten esperientzia praktikoak hitzaldi labur gisa partekatzeko aukera izango dute (hautazkoa).
Nori zuzenduta
- H.H., L.H., D.B.H., Batxilergoko eta unibertsitate-mailako irakasleei (kimikaren edo zientzia esperimentalen arlokoak).
- STEAM hezkuntzan lehen pausoak eman nahi dituen irakasle orori.
- Zientzien arloko irakaslegaiei, bereziki kimikaren arlokoak.
- Zientzia esperimentalen ikaskuntzan eta irakaskuntzan interesa duen orori.