323 Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak.

Hasiera - Bukaera data: 2011ko urtarrilaren 17a - 2011ko otsailaren 9a (Astean zehar)
Ordutegia: 17:30-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2010ko irailaren 5a
Matrikula-epearen bukaera: 2010ko urriaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honen bidez hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak duten harreman eta loturaz jabetuko gara. Irakaskuntza alorreko markoa oinarritzat hartuta kontzeptu horien banakako hausnarketa eta elkarreraginaz ohartuko gara egungo gizartean.

Ikastetxea testuingurutzat harturik, honetan aurki daitezkeen hizkuntza, kultura eta lurralde ezberdinetako konplexutasuna kudeatzeko baliabideak eskainiko dira.

Arlo praktiko eta parte-hartzaileari espazioa eskainiko zaio nork bere galderak, adibideak edota esparruko gaiak 3 alor horietatik azter ditzan.

Ikastaro hau astearte eta asteazkenetan (urtarrilak 17, 19, 24, 26, 31 eta otsailak 2, 7, 9) izango da.

Irakasleak

Helburuak

  • Hizkuntzak, kulturak eta lurraldeak kontzeptuak osotasunean ulertzea.
  • Norbanakoa aztertu beste kultura, hizkuntza edota lurralde bateko norbaitekin harramantzen denean. Horrela estereotipo eta aurreiritzien aurrean nola kokatzen garen ikusi.
  • Hiru kontzeptuen arteko harreman eta distantziak aztertzea. Kultur aniztasunak dauzkan ezaugarriak ikusi eta kontzeptuen arteko loturak aztertu gure errealitatean.
  • Ikastetxean planteatzen diren adibide praktikoak gelan analizatzea testuinguru horretan zehazki aniztasuna kudeatzeko baliabideak eskainiz.

Edukiak

  • Munduan dauden hizkuntza ezberdinak aztertu eta hauek duten lekua ikusi.
  • Munduan aurkitzen diren idazkera sistema ezberdinak aztertu eta identifikatu.
  • Hizkuntza espazioak analizatu; etxean, ikastetxean etab. Jatorri ezberdineko ikasleek duten erabilera esparru eta transmisioa identifikatu.
  • Kulturak eta identitateak aztertu, norbanakoarengatik hasita.
  • Kultura eta hizkuntza hauek kokatzen diren lekuak ikusi baita guregan duten eragina aztertu.
  • Gaur egun, gure herrietan bizi eta elkar bizitzen dugunon arteko kultur eta hizkuntzak aztertu.
  • Jatorri ezberdineko haur eta gazteen kasuan, migrazio fenomenoa aztertu. Borondatearen kontrako migrazioa askotan.
  • Baliabideak eskaini gai hauen inguruko materiala lortzeko.
  • EAEko jatorri aniztasunaren gehiengoa kontutan hartuta, herrialde zehatz batzuen inguruko adibideak azaldu.
  • Bitartekaritarako teoria multifaktoriala azaldu; ezaugarri pertsonal, kultura eta testuingurukoak jokatzen dutelarik.

Metodologia

Arlo teorikoa nahiz praktikoa landuko da ikasgai honetan.

Arlo teorikoari dagokionez, material ikus erraza eta ulerkorra banatuko da eta eskoletan bertan landu.

Eduki teorikoak sakontasunez landuko dira eta ondoren alde praktikoarekin eduki horiek hobeto finkatzeko asmoz garrantzia eskainiko zaio.

 

Arlo praktikoari dagokionean, bideo eta jolas modukoak eskainiko zaizkie hausnarketa eta praktikotasunari begira gaia hobeto sakontzeko. Taldeka nahiz banakako hausnarketa eta planteamenduak nahiz adibide moduko gatazkak planteatuko zaizkie. Dituzten baliabideekin eta azaltzen zaizkien egoeren aurrean erreakzioak azaldu eta denon artean lantzeko helburuarekin.

Gaiarekin zerikusia duen film labur, rol playing-a edota histori narratiboen bitartez kultur aniztasunaren inguruko gogoetak planteatuko dira.

Jakintza-arloak