Eman hitza zure ikerketari

Hasiera - Bukaera data: 2021ko maiatzaren 8a - 2021ko maiatzaren 15a (Larunbata)
Ordutegia: 9:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko otsailaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko maiatzaren 3a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: 2021eko maiatzaren 8an eta 15ean (larunbatak) 9:00etatik 13:00etara, UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Lan edo ikerketa baten emaitzak transmititzea ohiko zeregina da zientziaren arloko profesionalentzat. Hala ere, komunikatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea ez da oraindik eguneroko zeregina bilakatu. Baina ikerketei ikusgarritasuna emateak hainbat onura dakartza: besteak bestek, publikora hurbiltzea zeregina, interesa izan dezaketen eragileei lanaren berri ematea edota bidelagun izan daitekeen arloko lankideekin harremanak estutzea.

Ikastaro honen bidez, ekoizpen zientifikoaren ezaugarriak ikusi (berezitasunak, bizitza erabilgarria, iraungitze-data) eta horien edukia gizarteari zabaltzearen garrantzia ezagutuko dugu. Oro har, komunikazio zientifikoaren hizpideak eta urratsak azalduko dira: publiko objektiboaren ezaugarriak, hizkuntzaren erabilera, tresnak eta oinarrizko ardatzak.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleen beldur eszenikoa gainditzen laguntzea eta haiek bilakatzea euren lanaren iturri eta bozeramaile.
  • Zientziaren komunikazioan murgiltzeko oinarrizko pausoak diseinatzea.
  • Ikerketei eta gainontzeko lanei ikusgarritasuna emateko tresnen ezagutza bultzatzea.

Edukiak

  • Produkzio zientifikoaren testuingurua eta ezaugarriak.
  • Zientzia ohiko komunikabideetan: ezaugarriak.
  • Zientzia-komunikazioa gizartean: pertzepzioak.
  • Ikerketen zabalkundea ikerketatik harago: irizpideak, tresnak, moldeak eta emaitzak.

Metodologia

Ikastaro praktikoa izango da. Irizpideak emango dira, horien adibide praktikoak erakutsiko dira eta ondoren ariketak egingo dira gelan.

Nori zuzenduta

Unibertsitateko ikasleei (gradu-amaierako lana egiten ari direnak, masterra egiten dabiltzanak, zein tesia egiten ari direnak), ikertzaileei zein euren lana zabaldu nahi duten profesionalei.

Jakintza-arloak