Nafarroako irakurle taldeentzako formakuntza zikloa

Hasiera - Bukaera data: 2021ko otsailaren 6a - 2021ko ekainaren 12a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:30-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko urtarrilaren 11
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko otsailaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: otsailak 6, martxoak 13, maiatzak 8 eta ekainak 12 (larunbatak)

Irakurle taldeen presentzia geroz eta handiagoa da Euskal Herrian. Talde bakoitzak modu autonomoan egin izan du lan, baina Nafarroako Irakurle Taldeek ahalegin berezia egin dute elkarren berri izan eta dinamika propioak partekatzeko.

Formakuntza saio hauek irakurle taldeetan egiten diren irakurketetan sakontzeko gakoak eman nahi ditu, horretarako genero literario ezberdinetan ibilbide panoramikoak egingo dira, eta begirada feminista eta genero ikuspegia presente egongo dira, zehar-lerro gisa batzuetan eta helburu gisa bestetan.

Formakuntza zikloa, UEUk eta Nafar Ateneoak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

Helburuak

• Euskal literaturan genero ikuspegia irakurle taldeetako dinamiketan zehar-lerro gisa txertatzeko gai izatea.

• Literatur testuak begirada feminista batetik irakurtzeko gai izatea.

• Iraganari buruzko diskurtso literarioen irakurketak genero ikuspegitik aztertzeko gai izatea.

• Sexualitate ez normatiboez jabetzeko irakurketa kritikoa egiteko trebetasuna eskuratzea.

• Ohiko literatur testuez gain, saiakerara gerturatzeko eta hura irakurtzeko gakoak eskuratzea.

Edukiak

  • Otsailak 6. Genero irakurketak erdigunean kokatzen irakurle klubetan: proposamen batzuk. Irakasleak: Andrea Perales eta Gema Lasarte.
  • Martxoak 13. Saiakera kokatua irakurtzeko saiakera kokatua. Irakaslea: Ibai Atutxa.
  • Maiatzak 8. Iraganaren irudikapenak genero ikuspegitik irakurtzen. 36ko Gerra euskal narratiban. Irakaslea: Amaia Serrano.
  • Ekainak 12. LGTBQ irakurketak euskal literaturaz. Irakaslea: Ibon Egaña.

Metodologia

Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa izango du.

Aurrez aurreko saioak izango dira, hizlariak bere gaiari buruzko azalpenak emango ditu, baina horrez gain, azaldutako hori praktikan jartzeko asmoz testu batzuk elkarrekin interpretatzeko eta eztabaidatzeko tartea egongo da.

Aurrez aurreko saiorik egitea ezinezko bada (osasun larrialdi egoera), saio birtualak egingo dira, dinamika berbera erabiliz: lehenengo azalpen teorikoa hizlariak emango du (une berean edota bideo batean grabaturik), eta ondoren bertako azalpenak praktikan jartzeko guztion arteko irakurketa egingo da birtualki.

Nori zuzenduta

Nafarroako irakurle taldeetako kideei zuzendua dago, bai irakurle taldeak gidatzen dituztenei, bai irakurleei. Irakasleei ere zuzenduta dago.

Dena den, lehentasuna Nafarroako irakurle taldeetako kideek izango badute ere, lekurik balego, Nafarroatik kanpoko irakurle taldeetakoak eta orokorrean irakurzaleak onartuko dira.

Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan Nafarroako irakurle taldeetako kideak.

15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.

Jakintza-arloak