Software librea ikastetxean: Luberri sistemaren instalazioa eta administrazioa.

Hasiera - Bukaera data: 2020ko uztailaren 13a - 2020ko uztailaren 14a (Astelehena-Asteartea)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko uztailaren 13a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Luberri sistema eragilea, berariaz Euskal Herriko ikastetxeetan erabiltzeko sortua da. Ikastetxeko domeinuan integratzen da (partekatutako karpetak ikusten dira), euskaraz dago eta ikastetxe batean behar diren aplikazioz hornitua dago.

 Luberri sistema Ubuntun oinarritua dago eta Ubuntuk Linux kernela erabiltzen du. Luberri abio dualean funtzionatzen du Windowsekin batera baina hura baino arinagoa, seguruagoa, euskaldunagoa eta sendoagoa da.

 Ikasle eta irakasleen lanean eraginkortasuna handitzen du eta mantenu lanak nabarmen murrizten dira.

Irakasleak

Helburuak

  • IKT arduradunek Luberri instalatzen, egokitzen eta mantentzen ikastea.
  • Dituen aplikazio ezberdinak ezagutzea.
  • On-line ikasketetarako Luberrik (eta software libreak) eskaintzen dituen aukerak ezagutzea.

Edukiak

• Zertarako GNU/Linux? Software librearen abantailak.

• Linux, Ubuntu, Luberri (Luberri erremasterizazioaren ezaugarriak: Windowsen Active Directoryn integratzea, konpartitutako karpetak mapeatzea eta gehitutako aplikazioak).

• Deskarga, live USB bat prestatu, instalazioa, egokitzapena eta erremasterizazioa.

• Instalatu ondorengo lanak.

• Sistemaren erabilera, aplikazio nagusiak eta formatuen gorabeherak.

• Hodeiak sinkronizatzeko sistemak.

• Administratzailearen mantenu lanak: inprimagailuak, aplikazioen instalazioa...

• Arbel digitalak: kontrolatzaileen instalazioa eta OpenBoard.

• Gelaren kontrola Epoptes-en bidez.

• Instalazio eta eguneraketen erritmoak eta irizpideak.

• Laguntza teknikoa eskuratzeko bideak.

• Luberri posta-zerrenda framalistes.org web orrian.

• Bideo tutorialak eta bideokonferentziak egiteko tresnak: OBS, Vokoscreen, Xournal++, Jitsi...

Metodologia

Ikastaroa presentziala (ikusi oharrak) eta praktikoa izango da. Sarrera teoriko baten ondoren, instalazio bat prestatu eta gauzatuko da. Ondoren, instalazio hori norberaren beharretara moldatuko da. Bukatzeko, aplikazio esanguratsuenak aztertu eta probatuko dira.

 Ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du.

Nori zuzenduta

Ikastetxeetako IKT dinamizatzaileak, irakasleak eta interesa duen edonorentzat.

Jakintza-arloak