Erabilera lagapeneko Etxebizitza Kooperatiben eredua: aukerak eta esperientziak.

Aurkezpena
Etxebizitza Kooperatiben artean erabilera lagapeneko eredua ezagutzera ematea eta zehazki eredu horretan elkarbizitza komunitarioa sustatzen duten kooperatibena. Ikastaro honen helburua eredu horrek dituen ertzak eta ezaugarriak zeintzuk diren ondo azaltzea eta hausnartzea da. Euskal Herrian hainbat dira eredu honen baitan etxebizitzak eraiki edo eta eraberritzeko asmoz sortutako hainbat taldeen esperientziaren berri emango da ere, haietako batzuk, hiriguneetan, beste batzuk landa eremuan.
Ikastaro hau KoopFabrikarekin elkarlanean antolatu da.
Irakasleak
Helburuak
- Etxebizitza kooperatiben erabilera lagapeneko eta elkarbizitza komunitarioko eredua azaldu. Zergatik da interesgarria eredu hau? Zerk bereizten du?
- Euskal Herrian dauden etxebizitza kooperatiben esperientziak ezagutu.
- Eredua bultzatzeko eman beharreko pausuen inguruan eztabaidatu eta gogoeta egin.
Edukiak
09:00-9:15 - Kokapena: Etxebizitza kooperatibak. Motak eta desberdintasunak. - Arianne Kareaga
09:30-10:30 - Erabilera lagapeneko Etxebizitza kooperatiben eredua - Nora Erdozia
11:00-12:00 - Zaintza arkitektura eta elkarbizitza komunitarioa - Nora Erdozia eta Ana Almandoz
12:30-13:00 - Mota honetako etxebizitza kooperatibak martxan jartzeko pausu eta faseak - Ana Almandoz
13:00-14:00 - Bazkalordua
14:15- 16:30 - Testigantzak:
- Abaraska (Donostia) - Garazi Plazaola
- Etxekonak Bat (Iruñea) - Markos Garijo
16:30-18:30 - Zein oztopo eta erronka ditugu Hego Euskal Herrian eredu hau sustatzeko? Mahaingurua eta hausnarketa.
>> Eskuratu hemen ikastaroan erabilitako aurkezpenak:
- Zaintza arkitektura eta elkarbizitza komunitarioa. Aurkezpena.
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatib(o)ak. Aurkezpena.
- Etxekonak bat aurkezpena. Aurkezpena.
Metodologia
Azalpenak eta testigantza bidez, eztabaida eta hausnarketa kolektiboa sustatuko dira.
Nori zuzenduta
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibetan eta elkarbizitza komunitarioan interesa izan dezakeen edonor.
- Erabilera lagapeneko etxebizitza kooperatibak sustatzeko ezagutzak eskuratu nahi dituena.
- Eredua sustatzen lagundu nahi duten Udaletako zein administrazio ezberdinetako ordezkari politiko zein teknikoak.
- Erabilera lagapenako etxebizitza kooperatibak sortzen dabilen ekintzaile taldeetako kideentzat.
Orokorrean, alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.
Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.