Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia)

Data: 2020ko uztailaren 16a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko maiatzaren 25a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko uztailaren 16a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

COVID-19 birusak izua zabaldu du eta izua errealitate distopikoaz erditu da eta distopiak 'normaltasun berria' ekarriko omen du. Bitarte horretan, sistemaren aldamio ezkutuak, egiturazko akatsak eta mito eta usteen hauskortasuna azalera atera dira: eskubide soziopolitikoak berrogeialdian, autoritate bakarra indarrean, informazioaren anabasa eta gezurraren zabaltzea, naturaren gain-ustiaketa, bizitzaren prekarizazioa. Eta horren kontrakarrean, jendearen arteko elkartasun uholdea: injustizia sozialari erantzuteko berariazko egiturak han eta hemen, publikoaren eta komunalaren arteko lankidetza berriak eta bestelako gizarte bat pentsatzeko eta ekiteko diskurtsoak eta praktikak.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak

           

 

>>> Ikusi jardunaldiaren laburpen-bideoa.

Irakasleak

Helburuak

Zergatiak, mitoak, korapiloak eta irtenbideak mahai gainean jarri eta partekatzeko jardunaldia da honako hau. Pandemia honi eta bere ondorioei diziplina anitzetatik eta ertz desberdinetatik begiratu nahi diegu, politikaren egikaritzatik, iruditeria eta filosofiatik, zaintza eta despatriarkalizazio prozesuetatik, ekologia sozialetik, egia eta egia-ostearen talaiatik, eta baita ere azken lau hilabeteetan berariaz abian jarri diren elkartasun praxi berrietatik.

Metodologia

Jardunaldia, aldi berean, aurrez aurre eta online jarraitu ahal izango da.

Onlineko atalak, gainera, eduki osagarriak (hitzaldien abstract-ak, irakurgaiak, bideoak...) izango ditu.

Nori zuzenduta

Interesa duen edonori.

Jakintza-arloak