159 DBH Hizkuntzaren lanketa eskolan? Ebaluazio hezigarria?

Aurkezpena
Matrikulazio epea: 2020ko irailaren 1etik irailaren 15era, biak barne. IRAKASLEGUNEA atarian
DBHn ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dituzte. Adin horretan, arlo akademikoan zein bizitzaren bestelako arloetan, gaitasun komunikatiboa garatzea funtsezkoa dute. Horretarako, hizkuntzaren lanketa ikuspegi komunikatibo batetik egiteak, ikasleari lagundu egingo dio hizkuntzaz modu esanguratsuan jabetzen. Zentzu horretan, atazetan oinarritutako ika-prozesuetan unitate didaktiko testuinguratuak antolatzen dira, prozesu hezitzailea osatuz.
Ikaslea ikas-prozesuaren oinarrian egonik, bere aurrerabidearen ebaluazioan ere esku hartu behar du. Bere ikas-prozesuan aurrerapena gidatzeko tresnak eskaini ahal dizkiogu, aurretik ezarritako irizpideak bete dituen azter dezan. Horrela, ebaluazioa kalifikatzeko baliabide bat izatetik harago, ikuspegi hezitzailea eman behar diogu. Horretarako, gure aritzeko moduak aztertu eta dauden tresnak ezagutzea ezinbestekoa da.
Ikastaro honetan hizkuntzari ikuspegi komunikatibotik begiratu eta sekuentzia didaktikoen ezaugarriak eta aukera-didaktikoak jorratuko ditugu. Ingurumaria horretan ebaluazioaren ezaugarri didaktikoak aztertuko ditugu, eta hainbat tresna aplikatuko ditugu.
Irakasleak
Helburuak
- Ikuspegi komunikatiboen oinarriak ulertu eta aplikatu
- Trebatasun guztien berariazko lanketaren bitartez, entzutezko ulermenari, irakurmenari, mintzamenari eta idazmenari lotutako ezaugarriak aztertzea.
- Komunikazio gaitasuna hobetzeko gelarako estrategiak, baliabideak, ereduak eta praktika onak ezagutzea: komunikazio-proiektuak, gelako jarduerak...
- Ebaluazioaren ezaugarriak eta erabilgarritasuna.
- Ebaluaziorako tresnak ezagutzea eta aplikatzea.
- IKT baliabideek ematen dituzten aukerak ezagutzea eta haiekin praktikatzea.
- Irakasleen arteko koordinazioa bultzatzea.
Edukiak
- Ikuspegi komunikatiboen ezaugarriak
- Gaitasun komunikatiboa lantzeko metodologia: atazetan oinarritutako ikas prozesuak.
- Trebetasunen ezaugarriak: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelan landuko diren generoen aukeraketarako irizpideak.
- Sekuentzia didaktikoak: zer/nola irakatsi?
- Ariketen tipologia
- Gelarako estrategiak eta baliabideak
- Ebaluazioaren balioa eta ezaugarriak
- Ebaluaziorako tresnak
- Ebaluazio hezigarria
- IKTko baliabideak ahozko hizkuntza lantzeko.
Metodologia
Alderdi praktikoak hartuko du berebiziko garrantzia ikastaro honetan; horrenbestez, gogoeta teoriko laburretik abiatuta, parte-hartzaileek euren praktika didaktikoa aztertuko dute eta gaitasun komunikatiboa lantzeko jarduerak garatuko dituzte, IKTek egun eskaintzen dituzten baliabide anitzak kontuan hartuta. Testuinguru horretan, ebaluazioaren garrantzia azpimarratuko dugu. Tresna horren balioak eta ezaugarriak aztertu eta hainbat tresna ezagutu eta aplikatuko ditugu.
- Norberaren jardueraren behaketa eta hausnarketa.
- Sekuentzia didaktikoen azterketa.
- Ebaluazio teknikak ezagutu eta probatu
- Hausnarketa teoriko-praktikoa.