Hezkidetza Proiektua Haurreskoletan II

Aurkezpena
ELehenengo ikastaroak (Hezkidetza Proiektua Haurreskoletan I), bi helburu nagusiri eman nahi zien erantzuna. Batetik, hezitzaileek hezkidetza osatzen duen teoria multzoan formakuntza jasotzea (genero teoria, jendarteratze prozesua, Genero Curriculum Ezkutua, haurren sexualitatea eta emozioen garapena, hezkidetza proiektuen diseinua eta elkarbizitza -harreman parekideak garatzeko estrategiak-); bestetik, haurreskola bakoitzak bere errealitate eta testuinguru zehatzera moldatutako hezkidetza proiektua gauzatzea. Ikastaro honek ildo beretik jarraituko badu ere, aldi honetan, aurrez aurreko saioak mintegi bihurtuko ditugu, eta esparru teorikoa baino gehiago, pentsamendu eta praktika hezkidetzaileen laborategiak izango dira: alde teorikoak lekurik izango badu ere, batez ere, alor praktikoari emango zaio pisua.
Irakasleak
Helburuak
Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:
• Hezkidetza Proiektuaren behin betiko bertsioa sortzea; Hezkidetza Proiektuko arloen aplikazio pilotoa egin eta hobekuntzak txertatzea.
• Genero Sistema eta Genero Curriculum Ezkutuan sakontzea; sexu – genero sistema eta Genero Curriculum Ezkutuaren ezaguera handitzea kontzeptu zein praktiken aldetik. Sistema bitarra iraultzeko hausnarketak egitea eta praktika hezitzailean erreferentzialtasun askatzaileak izateko gakoak eskuratzea.
• Haurren heziketa afektibo sexualean sakontzea; lehen haurtzaroko (0-3 urte) garapen emozional, afektibo eta sexualaren inguruko ezagutzetan sakontzea.
• Egunerokotasunerako tresna eta gako hezkidetzaileak eskuratzea; egunerokoan sortzen diren beharrei zein egoera gatazkatsuei aurre egin eta era hezkidetzailean irtenbide emateko gakoak eskuratzea.
Edukiak
Edukiak 5 multzo nagusitan banatu ditugu, eta helburuak zeharlerro izango dira saio guztietan
1. Genero Sistema, agente sozializatzaileak, Genero Curriculum Ezkutua eta hizkuntzaren erabilera ez sexista: Genero Sistemaren ulermena eta horren adierazpenak gaur egungo jendartean; genero mugak eta gaitasunen banaketa. Feminitatearen eta maskulinitatearen esanahiak gure kulturan, eta horien transmisioa. Identitate sexuala eta genero rolen ezarpena haur txikien kasuan. Genero Curriculum ezkutua: hezkuntza praktikaren azterketa kritikoa. Hezkuntza helburuak eta funtzioak, konpetentziak eta balioak. Hezkuntza baliabideek eta antolaketaren azterketak osatzen dute Helduon jarreren eta jardueraren azterketa eta horien eragina identifikatzeko jarduerak. Hizkuntza ez – sexista.
2. Heziketa afektibo sexuala haurtzaroan: Haur txikien (0-3) garapen sexual, afektibo, emozional eta soziala. Haurren sexualitatea eta emozioen garapena. Lehenengo haurtzaroko sexualitatearen garapena. Sentimenduen adierazpena eta errespetua, parte-hartzea, elkartasuna, harreman afektiboak eta sozialak lantzeko bideak.
3. Elkarlan hezkidetzailerako estrategiak: Elkarlan osasuntsu eta positiborako gakoak, hezitzialeen artean zein hezitzaile eta familien artean. Botere harremanak, harreman parekideak eta zaintza sareak. Botere harremanen dimentsioak eta hedapena ezagutu. Tratu desberdintzea eta erasoen gaineko kontzientzia. Egoera erreal desberdinen azterketa kritikoa eta harreman parekideak garatzeko estrategiak landu.
4. Baliabide ikuspegi hezkidetzailetik: Hezkidetza ikuspegitik honakoen azterketa: kantuak, ipuinak, jostailuak, espazioak eta denborak, metodologiak, antolaketa, eta abar.
5. Haurreskolako Hezkidetza Proiektua: Hezkidetza Proiektuaren jarraipena, ebaluazioa eta hobekuntzak txertatzeko gakoak. Arazoen identifikazioa. Estrategien lanketa. Planifikazioa eta ebaluazio mekanismoak.
Metodologia
Hezitzaile bakoitzak ekintza formatibo hauek egiten 40 orduko lana egingo du eta orduen banaketa honakoa izango da:
- Ikasgela Birtuala (zehar lerroa): 4 ordu
- Mintegiak: 12,5
- Aurrez-aurreko saioetan 10 ordu
- Tutoretza: 2,5 ordu
- Proiektuaren aplikazioa, behaketa eta hobekuntza: 18 ordu
- Lan idatzia: 5,5 ordu
Nori zuzenduta
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.