Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak

Aurkezpena
Ikastaroa 2021eko maiatzaren 22an eta 23an izango da.
Denok ezagutzen ditugu txantxangorria eta katagorria. Baina zer egin behar da sorgin-orratz, erregetxo bekainzuri edo sugegorri bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko animalia, landareak eta onddoak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Irakasleak
Helburuak
- Euskal Herriko bizidunak aurkitzeko baliabideak ematea. Betiere kontserbazioa helburu.
- Parte-hartzaileak bizidunak maitatzen eta balioan jartzen ikastea.
Edukiak
Azalpen teorikoa:
Nola eta non aurkitu bizidunak:
- Non-zer
- Identifikazioa in situ
- Krudeltasunik gabeko behatze-teknikak
- Argazkigintza: gomendioak, ekipoa…
- Bizidunen inguruan ibiltzeko aholkuak
Atal praktikoa
- Narrasti eta tximeleten bila
- Odonatuen bila
EGITARAUA:
1. eguna
- 10:00-14:00 Azalpen teorikoa.
- 15:00-20:00 Narrasti eta tximeleta bila.
2. eguna
- 10:00-14:00 Odonatu bila
Metodologia
Lehenik eta behin bizidunak aurkitzeko aurretiko lanak zein diren azalduko da. Horretarako haiek bizitako esperientziak eta lan-fluxua azalduko dituzte.
Ondoren, praktikara pasa eta adituen laguntzarekin animalien bila joango gara.
Nori zuzenduta
Euskal Herriko bizidunen inguruko interesa duen edonor.