Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC)

Aurkezpena
Ikastaroak irauten duen bitartean aukera dago ikastaroan matrikulatzeko. Izena emateko interesa izanez gero, idatzi markeskoa@ueu.eus helbidera.
Ikastaroa online da, MOOC formatoan.
“MOOC (ingelesezko Massive Online Open Courselokuziotik, euskaraz Online Ikastaro Ireki Masiboa) dohainik edo kostu txiki batez etamugarik gabe pertsona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira” (Wikipedia, d.g.)
Ikastaroaren ardatza Konpetentzia Digitala da eta LH zein DBHko irakasleei zuzenduta dago. Asmoa da gai honen inguruan dagoen informazioa euskaraz eskuragarri jartzea, irakasle bakoitzak, dituen ahulezia eta indarguneez jabetuta, norberak identifikatutako beharrak bideratzeko aukera eskaintzea eta ikasleekin modu egokienean nola landu daitekeen hausnartzea.
Ikastaroa baliabide digitalen bitartez era autonomoan lantzeko proposatu dugu eta modu irekian eskaintzeko diseinatu dugu, hau da, egindako lana sarean dagoen edozein pertsona euskalduni edonondik sartzeko aukera irekiz eta, honenbestez, euskal komunitateari ekarpena eginez.
Beraz, LH eta DBHko irakasleak, ikasleekin landu beharreko Konpetentzia Digitalaren testuinguruan kokatzea, hausnartzea eta arlo honetan norberak dituen beharrak identifikatzen laguntzea da asmoa.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.
Irakasleak:
Amaia Arroyo-Sagasta: Hezkuntza Berezia Magisteritzan diplomaduna (2004) da. IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012) eta doktorea Hezkuntza eta Komunikazioa Ingurune Digitaletan (2017). Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko kidea ere. HEZikt graduondokoan (EHU-UEU) kolaborazioa egiten du, koordinatzaile eta irakasle gisa.
Urtzi Fernandez: Lehen Hezkuntza (2002) eta Gorputz Hezkuntza diplomaduna (2007). Gaur egun, Sopelako Ander Deuna ikastolako tutorea.
Aurreko ikasturtean, UEUk eskainitako IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan graduondokoa egin (2019) eta berezko tituluko proiektua “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa aurkeztu, Amaia Arroyoren zuzendaritzapean, aurten errealitate bihurtu asmoz euskal komunitateari ekarpena egin nahian:
Fernandez, U. 2019. “Konpetentzia digitala Lehen Hezkuntzan” MOOCaren diseinu didaktikoa. HEZikt Berezko Tituluko proiektua. UPV/EHU eta UEU. Zuzendaria: Amaia Arroyo. http://hdl.handle.net/10810/34708.
Helburuak
- Ikasleekin Konpetentzia Digitala lantzeko beharra eta moduaren inguruko kontzientzia piztea.
- LH eta DBHko Irakasleentzako Konpetentzia Digitalaren inguruko formakuntza autonomoa ahalbidetzea.
- Euskal hezkuntza-komunitatean, Partekatzearen Kultura sustatzeko ekarpena egitea, euskarazko baliabide digital irekia eskainiz.
- Euskararen erabilera ingurune digitalean aktibatuz, euskal komunitatea sendotzea: baliabide digitalak euskaraz sortuz eta erabilera errazteko bidea eginez.
Edukiak
- Konpetentzia Digitalaren ikuspegi orokorra.
- Oinarrizko eremuak: DIGCOMP markoko “Informazioa eta informazio alfabetatzea” eta “Komunikazioa eta kolaborazioa”.
- Eduki digitala sortzea.
- Ikasleen konpetentzia digitala sustatzen.
Metodologia
Gaiak online landuko dira, ikastaroaren edX plataforman modu irekian eskuragarri izango diren baliabide digital ezberdinen bitartez.
Ikaskideekin elkarkidetza sustatuko da, elkarlaguntza foroaren bitartez, ikaskideen artean sortutako zalantzak, ekarpenak, baliabideak, ikas ebidentziak … partekatuz eta ikaskuntza eraikiz.
Autoebaluaketa tresnak, errubrikak... ere eskuragarri izango dira, feedback jarraia jasoz, norberak bere ikasketa prozesua kudeatzen laguntzeko eta ikasketa prozesua bera hobetzen laguntzeko.
Ikaskuntza prozesuan sortutako zalantzak, kexkak, trabak, … bideratu asmoz, irakasle baten laguntza ere eskuragarri izango da.
Nori zuzenduta
Edozein lekutan leudekeen Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako hezitzaile euskaldunei zuzendutako ikastaroa da.