Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?

Hasiera - Bukaera data: 2020ko martxoaren 4a - 2020ko apirilaren 8a (Astelehenetik ostiralera)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-23:59
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko urtarrilaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko martxoaren 1a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Hizkuntzen ebaluazioaren alorrean mahaiaren gainean jarriko ditugun gogoeta eta baliabideen inguruko ikastaro honetan zehar, erabiliko diren hezkuntza errekurtsoei esker:

• Irakasle hobea izaten lagunduko dizugu, aholkularitza aditu, material didaktiko eta haien inpaktu, laguntza. sare eta aplikazio, metodologia praktikoen bitartez. Bertan, laguntza eta aukera paregabeak aurkituko dituzu.

• Konfiantza gehiago eta arrakasta profesionala lortzen lagunduko dizugu, hainbat praktika profesionaletan oinarrituta. Praktika horiek irakasle gisa izango duzun garapenean euskarri ezin hobeak izango dira, zauden etapan zaudela (LH, DBH, Batxilergoa).

• Genero ikuspegia, ikastaroan zehar, kontuan edukiko dugun ardatz nagusietakoa izango da.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan

Irakasleak

Helburuak

  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziaren baliabide digital berriak (hitzezkoak, hitzik gabekoak) ezagutzea eta aztertzea, modu sakonean. Ondoren, ikasitakoa praktikara eramateko, aktibitate didaktikoak sortzea eta aplikatzea.
  • Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia ebaluatzeko estrategiak eta tresnak ezagutzea eta baliatzea.
  • Material didaktikoak hizkuntzen munduan duen garrantzia ikusirik, irizpide eta gida batzuk mahaiaren gainean jartzea, horiek praktikan ipintzea (diseinua, edukiak…) eta ondoren aukeratzea.
  • Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen konpetentzia ebaluatzeko praktika onak identifikatzea eta aztertzea.
  • Irakasleen arteko elkarlana bultzatzea.
  • Oinarrizko konpetentzien esanahiaren inguruan, gogoeta egitea eta konpetentzia horiek ebaluatzeko alderdietan sakontzea (ebaluazio hezigarria, azken ebaluazioa, ebaluazio-egileak, ebaluatzeko moduak eta tresnak…). Ikasleen oinarrizko konpetentziak bultzatzerakoan, ahozko komunikazioari indar berezia ematea.
  • Helburuetan talde-lanak bere biziko garrantzia edukiko du; nahiz eta ikastaro amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Bertan, ebaluazio-irizpideak eta adierazleak ezagutu eta aztertuko dira.

Edukiak

• Hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentziak: hitzez, hitzik gabe eta baliabide digitalak.

• Curriculumeko ebaluazio irizpideak eta adierazleak.

• Oinarrizko konpetentziak hezkuntzan.

• Ebaluazio motak, ezaugarriak eta haien alderdi esanguratsuenak.

• Ebaluazio tresnak eta gelako estrategiak.

• Kanpoko ebaluazioak: markoak eta ezaugarriak (diagnostikoak, barnekoak eta kanpokoak).

• Edukietan ere talde-lanak bere-biziko garrantzia edukiko du, nahiz eta ikastaro amaierako proiektua (txostena edota memoria) bakarkakoa izan. Hemen terminologia eta hizkuntza egokituak aztertuko dira, genero-ikuspegia barne.

Metodologia

Ikastaroan zehar, alde teorikoa eta praktikoa tartekatuko dira. Zer da hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia? Ikasleek nola gara dezakete? Irakasleak zer baliabide, estrategia eta tresnak erabil ditzake hura ebaluatzeko? Gogoeta teorikoak pisua du ikastaro honetan eta, batez ere, ebaluazio hezigarrian sakonduko dute partaideek, hau da, prozesuaren alderdiak ikusarazi eta haiek hobetzera bideratuta dagoen ebaluazioan. Hala, prozesua ebaluatzeko eta ikasleen jarduerak bideratzeko tresnak eta estrategiak ezagutu eta garatuko dituzte.

Baina, argi eta garbi uztea nahi da klaseak oso praktiko eta aktiboak izango direla, elkarrekintza izango baita gure filosofia nagusia, tailer gisara antolatua. Parte hartzaileek “egiten” irakatsiko dute haien gaitasun profesionalak garatzeko:

Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, egunerokotasuna duen gai baten inguruko ezbaia, iritzi artikuluen irakurketa eta hausnarketa kritikoa, kanpoko norbait gonbidatu ekitaldi edo jardunaldi eraginkor bat eskaintzeko… Dinamika edo foroetan horietan, adibidez, norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da, taldeari modu eraikitzailean eraginez.

Ikastaroak, bestalde, alderdi praktikoa izango du eta bertan zenbait tresna eta baliabide proposatuko dituzte ebaluazioari lotuta; betiere, konpetentziak garatzen laguntzeko indarrean dugun hezkuntza marko pedagogikoaren baitako planteamenduetan txertatuz (arazo-egoerak eta erronkak) ikasleek hizkuntza-komunikaziorako eta literaturarako konpetentzia garatze aldera.

Guzti horretarako erabiliko den hizkuntza eta terminologia errespetatuko da, eta genero-ikuspegira egokitu.

On-line ikastaroen kasuan, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarritzen den UEUren ikasgela birtuala erabiliko da.

Amaieran azken proiektu, txosten edo memoria bat egingo da.

Ikastaroan egiten diren jarduerek azken proiektua egiten lagundu behar dute. Hots, asteetan zehar garatzen eta lortzen diren konpetentziek azken produktua lortzeko pentsatuta egon behar dute.

Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute.

Nori zuzenduta

Institutu, eskola edo unibertsitateko irakasleei.

Alor desberdinetan lanean ari diren profesionaleei edo gaian interesa duenari.

Jakintza-arloak