Emozioen kudeaketa sakonean

Aurkezpena
Koronabirusa dela eta ikastaroa atzeratzea erabaki dugu. Ikastaroa 2020ko irailaren 26an izango da.
Irakasleak bere ikasleei adimen emozionala garatzen lagundu diezaien, nahitaezkoa da irakasle bakoitzak bere adimen emozionala lantzea, eta hori abiapuntutzat hartuta emozioen gaiari helduko diogu, bihotza eta burua bateratzen ikasten hasteko, eta eskolan ikasleoi beren gaitasun emozionalen garapenean nola lagundu ikasteko.
Aurreko ikastaroan landutakoa abiapuntutzat hartuta gaian sakonduko dugu, askotariko estrategia eta baliabideak landuaz, bakoitzak gure barruko tresnak sor ditzagun ikasleekin haien adimen emozionala lantzeko.
Irakasleak
Helburuak
- Ikastaro honetako partaideek beren burua gai honetan kokatzea, teorian eta praktikan.
- Ikastaro honetako partaideek beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten baliabideak aurkituz eta erabiliz.
- Gaitasun emozionalak (kontzientzia emozionala, erregulazio emozionala, autonomia emozionala, trebetasun sozio-emozionalak, bizitza eta ongizaterako trebetasunak) sakontzea.
- Adimen emozionala eskolan garatzeko esku-hartzea sakontzea (haurrekin, ikasle taldearekin, beste irakasleekin, gurasoekin).
Edukiak
- Adimen emozionala lantzeko tresnak eta baliabideak.
- Norberaren autoezagutza.
- Tresna sistemikoak.
Metodologia
Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Alde batetik, eduki teorikoak esperimentazioaren bidez lantzeko zenbait ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza lor dadin; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa sustatuko da.
Horretarako, bakarka, binaka zein taldean aurrera eramateko talde-dinamika batzuk proposatuko dira (rol-playing-ak kasu).
Taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela, ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko egoerez baliatuz, ikasleek talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin uztartuko dute.
Nori zuzenduta
Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, orientatzaileak, begiraleak, Irakasle Eskolako ikasleak...).
Lehentasuna izango dute UEUk antolatutako adimen emozionala eskolan ikastaroa egin dutenak.