Soziolinguistika Hiztegi Txikia II. Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa.

Aurkezpena
Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutzan sakontzea euskara bezalako hizkuntza gutxituentzat eta komunitate euskaltzalearentzat oso garrantzitsua dela ohartuta UEU eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea jardun horretan murgilduta gaude azken bost urtetan.
Seigarren urtea izango da zeregin honetan sakondu, eta Euskal Herriko ikertzaile ezberdinen lanak gurera ekarriko eta ikastaro moduan eskainiko dituguna. 2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta oro har komunitate euskaltzaleari eskaintzeko.
Otsailetik maiatzera, lau saiotan antolatuta, gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu.
Ikastaro hau UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu dute elkarlanean.
Edukiak
Ikastaro hau 2020ko otsaila-maiatza artean emateko aurreikusita zegoen baina COVID-19 pandemiak sortutako larrialdi-egoera medio, saio bakarra eman zen eta gainontzeko hiru saioak udazkenera pasatu ziren.
Otsailak 25: motibazioa
- Urtzi Arrieta Archilla "Euskararekiko motibazioak.” - Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
- Lander Muñagorri Garmendia "Zergatik kantatu euskaraz?” - Ikusi HIZNETen aurkeztutako ikerketa lana
-> Ikusi saio honen bideoa.
.
Nori zuzenduta
Gaian interesa daukan edonori.