Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Jardunaldia.

Aurkezpena
ELEBILAB (Elebitasunaren Laborategia) Itziar Idiazabalek UPV/EHUn joan den mendeko 90eko hamarkadan abiatutako ikertaldearen jarraipena da, Euskararen Legea EAEn onartu eta urte gutxitara. Hainbat ikerketa proiektu bideratu dira ELEBILABen harrezkeroz Euskal Herriko hizkuntzak haur-nerabeek etxean edota eskolan nola bereganatu eta erabiltzen dituzten ikertzeko eta baita ahozko euskararen erabilera eta haren didaktika ere. Ibilbide horretan Euskal Herriko zein nazioarteko ikertzaileak izan ditu bidelagun. Euskal gizarteak elebitasunetik eleaniztasunerako bideari heldu dion XXI mendean, UPV/EHUko Hizkuntza Gutxituen UNESCO Katedra abiarazi zuen Idiazabalek, 2007an.
UEUrekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du ELEBILABen ia hiru hamarkadetako ibilbidean geldialdi bat eginez Euskal Herriko elebitasun goiztiarraren, eskola bidezko hizkuntzen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduaren ikerketan izan diren aldaketez hausnartu eta ikerketaren emaitza nagusiak gizartearekin partekatzeko.
Ondoko bost azpiatalek osatzen dute jardunaldia:
- Irakaskuntza eleaniztuna.
- Irakasleen prestakuntza.
- Euskaldun elebidun goiztiarren hiztegia eta gramatika.
- Hizkuntza aniztasuna munduan eta Euskal Herrian.
- Ahozkoaren didaktika eta diskurtsoaren analisia.
Elebitasun-eleaniztasunaren ikuspegi diakroniko honek aukera bikaina eskaintzen du Euskal Herriko hizkuntzen erabilerari eta irakaskuntzari buruzko ikerketa non dagoen kokatzeko. Halaber, datozen garaietarako erabilgarria izango den hausnarketa piztu nahi du.
Esanguratsua da paneletako hizlarien profil-aniztasuna; hala, ikerketan ibilbide luzea egin duten adituak nahiz berriki ikerketan hasi direnekin batera aritzeko aukera izango dute entzuleek. Belaunaldiz belaunaldiko ezagutza-transmisioa hizkuntzan ezezik ikerkuntzan ere garrantzizkoa dela ikustarazi nahi dute antolatzaileek, "aurreak erakusten du atzea nola dantzatu" lelopean.
Ikusi UEUk antolatzaile eta hizlariei egindako elkarrizketak:
- Mari Jose Ezeizabarrena ''Haurrak, hizkuntza erabiltzen duten horiekin dituen hartu-emanetatik ikasten du.''
- Ibon Manterola ''Euskararen komunitatea jakintzarekin etengabe hornitu beharra dago.''
- Jaione Ibarra ''Jardunaldiak aukera paregabea ematen du hizkuntzak eskolan irakasteko izan diren esperientziak partekatzeko.''
- Ines Garcia-Azkoaga eta Leire Diaz de Gereñu ''Kontalari adituen ahozko konta saioetan izugarrizko berezitasun eta aberastasuna aurkitu dugu.''
- Ane Ortega "Hizkuntza kooperazioa bada kooperazio eredu oso indartsu bat"
- Mikel Mendizabal ''Hizkuntza eta kultura indigenek iraunkortasunean ekarpen bikaina egiten dute.''
- Itziar Idiazabal "Nork ikertzen ditu euskaraz eta gaztelaniaz batera irakasteak dakartzan gorabeherak?"
- Jean-Paul Bronckart: "Mundua ez da konplikatu, hari begira bizi den zientziak konplikatu ditu gauzak"
- Jurgen Meisel: "Estandarra ez dira elebakarrak, elebidunak eta eleaniztunak baizik"
- Joaquim Dolz: "Hemengo gizartea lasaitu egin da euskararekin, eta berraktibatu beharra dago"
Irakasleak
- Ana Aldekoa Diez
- Margareta Almgren Spare
- Estibaliz Amorrortu Gomez
- María Tania Barberán Recalde
- Andoni Barreña Agirrebeitia
- Jon Casenave
- Leire Diaz de Gereñu Lasaga
- Maria José Ezeizabarrena Segurola
- Beñat Garaio Mendizabal
- Maite Garcia Ruiz
- Iñaki Garcia Fernandez
- Ines M. Garcia Azkoaga
- Isabel García del Real Marco
- Eneritz Garro Larrañaga
- Maider Huarte Abasolo
- Jaione Ibarra Atutxa
- Itziar Idiazabal Gorrotxategi
- Saioa Larraza Arnanz
- Beñat Lascano
- Ibon Manterola Garate
- Mikel Mendizabal Idiazabal
- Roberto Mielgo Merino
- Amaia Munarriz Ibarrola
- Ane Ortega Etcheverry
- Matilde Sainz Osinaga
- Belen Uranga Arakistain
- Arkaitz Zarraga Azumendi
Edukiak
EGITARAUA
URRIAK 4, OSTIRALA
08:30 Harrera eta dokumentazio banaketa.
08:45 Hasiera: UEUko zuzendaria eta Elebilab.
09:00 Itziar Idiazabal. Sarrera hitzaldia: ELEBILAB ikertaldearen ibilbidea. Zenbat ikasi dugun eta ikasiko dugun!.
09:45 IRAKASKUNTZA ELEANIZTUNA
- 09:45 Beñat Lascano eta Ibon Manterola: Mattin Zaku eta Etincelle/Centellita: D ereduko haurren garapen elebiduna aztergai. (Aurkezpena)
- 10:15 Ana Aldekoa, Beñat Garaio eta Maite Garcia: 3 txerritxoak eta 4 ipuin, otsoak etxea bota ez dezan: hezkuntza eleaniztuna hizkuntza gutxitu batekin gelaratzeko zenbait praktika. (Aurkezpena)
11:00-11:30 Atsedena
11:30 IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
- 11:30 Begoña Ocio eta Roberto Mielgo: Hizkuntzen didaktika eta irakasleen formakuntza: ibiliak eta ibiltzekoak. (Aurkezpena)
- 12:00 Jaione Ibarra, Jone Ozerinjauregi eta Maider Huarte: Hizkuntzak eta arloak proiektu globaletan bateratzeko proposamena. (Aurkezpena)
- 12:30 Eneritz Garro eta Matilde Sainz: Debatearen lanketa eskolan euskaraz eta gaztelaniaz: zer ikasi dute ikasleek esku-hartze didaktiko baten ondotik?
13:15-15:00 Bazkaria
15:00 EUSKALDUN ELEBIDUN GOIZTIARREN HIZTEGIA ETA GRAMATIKA
- 15:00 Iñaki Garcia, Margareta Almgren eta Marijose Ezeizabarrena: Elebidun txikien garapen lexiko eta gramatikala. (Aurkezpena)
- 15:30 Tania Barberán eta Isabel García del Real: 5 urteko haurren semantika eta pragmatika mailako garapena. (Aurkezpena)
- 16:00 Saioa Larraza eta Amaia Munarriz-Ibarrola: Elebidun goiztiarrak: nola hauteman, hala ekoitzi? (Aurkezpena)
- 16:30 Jürgen Meisel: Bi ama-hizkuntzen aldibereko bereganatzea: haur euskaldunen ikerketak haur txikien elebitasunaz erakutsi diguna. (Aurkezpena)
- 17:00 Andoni Barreña: Hizkuntza-kooperazioa.
URRIAK 5, LARUNBATA
09:00 HIZKUNTZA-ANIZTASUNA MUNDUAN ETA EUSKAL HERRIAN
- 09:00 Belen Uranga eta Mikel Mendizabal: Munduko hizkuntza-aniztasunetik euskarara; ekologiatik begirada. (Aurkezpena)
- 09:30 Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga: Euskal-nasa kooperazioa: metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik. (Aurkezpena)
- 10:00 Esti Amorrortu eta Jone Goirigolzarri: Euskal hiztun berrien aktibazioa: datozen urteetarako erronkak.
10:45-11:15 Atsedena
11:15 AHOZKOAREN DIDAKTIKA ETA DISKURTSOAREN ANALISIA
- 11:15 Jon Casenave eta Argia Olçomendy: Euskara oinarri eta ardatz gisa Iparraldeko irakaslegaien formakuntza. (Aurkezpena)
- 11:45 Ines Garcia-Azkoaga, Leire Diaz de Gereñu eta Luis Mari Larringan: Narrazioak ardatz: generotasuna eta narrazio ekintzaren berezitasunak. (Aurkezpena) (Ikusi hizlariei egindako elkarrizketa.)
- 12:15 Jean-Paul Bronckart eta Joaquim Dolz: Eleaniztasuna, mintzaira zer den eta nola irakatsi behar den ulertzeko.
13.00-14.00 Itxiera-ekitaldia.
Nori zuzenduta
Bost ataletan landuko diren gaiak interesekoak dira bai unibertsitate aurreko irakaskuntzan diharduten irakasleentzat, zein unibertsitate mailan irakasle eta hezitzaileen prestakuntzan diharduten ikasle eta irakasleentzat.
Bestalde, hizkuntza politikan, soziolinguistikan edota beste lurraldeetako hizkuntza-kooperazioan dihardutenentzat ere interesekoa izango da.
Hizkuntza-materialgintzan dihardutenek ere izango dute zer entzuna, eta ikasia.