Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez

Hasiera - Bukaera data: 2019ko urriaren 2a - 2019ko azaroaren 8a (astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 0:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko irailaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko irailaren 24a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa online izango da, nagusiki. Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: urriaren 2an (17:30-20:00). Saio hau UEUren Ikastetxe Nagusian izango da (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Edozein ikas-prozesu, Brunerren hitzetan, 3 pausoz osaturik dago: manipulazioa, irudikapena eta hizkuntza konkretua. Kasu honetan, argi dago, gure azken pausoa hizkuntza matematikoa da eta lehen bi pausoak emateko oso material egokia ERREGELETAK dira. Erregeletak edo kolorezko zenbakiak George Cuisenaire-k asmatu zituen XX. mendeko berrogeiko hamarkadan. Irakaslea eta musikoa zen. Urte asko eman zituen, musikaren didaktikan lanean eta hortik jasotako esperientziaz baliatuz kolorezko tira batzuk sortu zituen bere ikasleei musika erakusteko. Aukeratu zituen koloreak ongi pentsatutakoak ziren: gorriak, arrosak eta marroiak familia bat osatzen dute; horiak eta laranjak beste bat; berde argia, berde iluna eta urdinak beste familia batekoak dira; zuriak bere barne hartzen ditu beste kolore denak eta beste tira guztiak tira zuriz osa daitezke; beltza, kolorearen ukapena, ezin dugu beste tiren zenbaki zehatz baten funtzioan jarri. Tira horiek egurrezko prismak bihurtu zituen eta ikasleen eskura jarri zituen. Laster konturatu zen kalkulurako zuten balioaz.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Etapako irakasleek elkar ezagutzea eta laguntza bultzatzea, partekatzea.
  • Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Zenbakikuntzari aurrepausoak egokitzea.
  • Manipulazioa ikasleekin lantzea.
  • Irudikapena sustatzea.
  • Abstrakzioa lortzea.
  • Eragiketak egiteko beste bide batzuk ezagutzea.

Edukiak

  • Kantitatearen kontzeptua: kontaketa.
  • Ordenazioa: sistema hamartarra.
  • Erregeletekin lehen pausoak: programaketa posible bat.
  • Deskonposaketan oinarritutako kalkulu mentala.
  • Eragiletak I: batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa.
  • Eragiketak II: zatikiak.
  • Irudikapena eta autoestimuaren garrantzia.

Metodologia

Ikastaroa b-learning motakoa izango da, hau da, saio presentziala eta online irakaskuntza konbinatuko dira. Ikastaroa online bideratuko da tutore pertsonalarekin. Beraz, teknologia berrietan eta Interneten oinarritutako ikasteko modu bat erabiliko da.

Ikastaroa emateko, Moodle (http://moodle.org/) motako irakaskuntza kudeatzeko sistema edo plataforma erabiliko da. Moodle, GPL lizentzian (Lizentzia Publiko Orokorra) oinarritutako ikasketarako kudeaketa-sistema da. Plataforma horren bitartez, ikasleek ikastaroko eduki eta jarduera guztiak eskura dituzte eta komunikatzeko bestelako tresnak ere (foroak, adibidez). Tresna horiek ikasleen arteko elkarrekintza, eta ikasleen eta irakaslearen arteko komunikazioa errazten dute.

Beraz, aurrez aurreko saioa eta online irakaskuntza konbinatuz, ikastaroan alde teorikoa eta praktikoa uztartuko dira. Plataformaren bidez, edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira, zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntzako (HH4 eta HH5) eta Lehen Hezkuntzako irakasleei.

Jakintza-arloak