Euskarazko komunikabideen aukerak eta erronkak: proposamen bat lantzeko unea.

Hasiera - Bukaera data: 2019ko uztailaren 8a - 2019ko uztailaren 9a (Astelehena-Asteartea)
Ordutegia: 9:00-13:00/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko uztailaren 7a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroan egungo ekosistema mediatikoan euskarazko eskaintzak parean dituen aukerak zeintzuk diren mahaigaineratuko dira, baita horiek bizi dituzten erronkak aztertu eta aurre egiteko bideak proposatu ere. Inoiz baino euskal hiztun gehiago ditugu gaur egun Euskal Herrian, eta nahi izatera, digitalizazioaren eskutik, mundu zabalera ere zabal daitezke euskarazko komunikazio-produktuak. Joko-zelai honen baitan, zertan ari gara? Zertan ari beharko ginateke?

Ikastaro hau UEUk eta Behategiak elkarlanean antolatu dute.

Irakasleak

Helburuak

Ikastaroaren helburu nagusia euskarazko komunikabideen aukeren eta erronken gaineko hausnarketa bideratzea da: paperezko argitalpenak, irratia, telebista, atari digitalak, aplikazioak, sare sozialak... ehunka ate ditugu irekita parez pare, baina zein da ate horiek gurutzatzeko giltza?

Helburu nagusi horri erantzuteko honako helburu zehatzak izango ditu ikastaroak:

  • Euskarazko komunikabideen jarduna erakustea
  • Aukera eta erronkak elkarrekin zirriborratzeko lanketa egitea
  • Ingurune mediatikoan pil-pilean dabiltzan gaiak zertan diren aztertzea

Metodologia

Aurkezpenak, talde-dinamika, hitzaldi-solasaldia eta mahai-inguruak baliatuko dira.

Nori zuzenduta

Ikastaroa euskal komunikabideen eta haien jardunaren inguruan edota komunikazioaren ikerketan interesa duen edonori zuzentzen zaion arren, bereziki interesgarria izan daiteke euskarazko komunikabideen sektoreko profesional, komunikazioaren eta kazetaritzaren arloko ikertzaile eta herrigintza eta euskalgintzako eragileentzat.

Jakintza-arloak