Gorputza, harremanak, sexualitatea: barne-barnetegia.

Hasiera - Bukaera data: 2019ko uztailaren 4a - 2019ko uztailaren 7a (Osteguna-Igandea)
Ordutegia: 9:00-17:00 / 21:00-23:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 28
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Hipersexualizaturiko mundu batetan bizi (omen) gara, non kanonak, arauak, jarrerak, jokaerak, inposatzen zaizkigun, sarritan gu ohartu gabe. Bada garaia bizitoki dugun gorputz hau berreskuratu dezagun, geure buruaren irudi propioa eraiki. Irauli dezagun gorputzen arteko komunikazioa, modu osasuntsuago batetan harremantzeko, ulertuz (eta onartuz!) zer den elkarrengan bilatzen duguna. Sexualitateen aniztasunaz ikasi nahi baduzu, zeure gorputzean etxean sentitu, eta elkarrekin harremantzea beste modu batera ulertu, hau duzu zure bilgunea! Lau egun (eta hiru gau) pasako ditugu elkarrekin hausnartzen, ikasten eta olgetan: Ongietorri, barne-barnetegira.

Ikastaroaren ordutegia:

  • uztailak 4, 5 eta 6an: 9:00-17:00 eta 21:00-23:00
  • uztailak 7an: 9:00-13:00
IRAKASLEAK:
  • Elizabeth Olaskoaga. Hirusta Kolektiboko kidea da. Pedagogia ikasketak egin ondoren sexologiaren munduan sartu zen aholkularitzan eta irakaskuntzan. Nerabeekin, gurasoekin, emakume taldeekin, UEUn, … hainbat urte egin du lan
  • Iñaki Dorronsoro UEUko sexologia sailburua da 2018tik. Ikastaro eta tailerren antolakuntzan ibili da UEUn eta hainbat txokotan.
Ikastaroa Arizkungo Berro Zuri Baserrian emango da.

Helburuak

  • Gure gorputza ezagutzea, ulertzea, onartzea, maitatzea.
  • Harremanak iraultzea, elkarrekin.
  • Izaeren aniztasuna balioan jartzea.

Edukiak

  • Gure gorputza: nolakoa da? Gure bizitokia sentitu eta berreskuratu.
  • Erotika: eszitazioa eta fantasiak landu; nola eta zertarako pornografia?
  • Identitateak, orientazioak… aniztasuna nagusi!
  • Sexualitatea bizitzan zehar; egungo tabua: hilerokoa.
  • Sanoki harremandu: ligatzea, harremanak eta maitasun erromantikoa.

Metodologia

Gertukotasuna bilatuz, ikastaroa giro goxo eta intimoan egingo da, denok lasai parte hartu, ikasi eta ondo pasa ahal izateko. Teoria eta praktika tartekatuko dira, ikasleen parte hartzea errazteko eta ikastaroa dibertigarriago egiteko. Multimedia baliabideak ere erabiliko dira atal batzuk jorratzeko, ondoren guztien artean lanketa bat eginez.

Nori zuzenduta

Lotsak gaiditzeko prest dagoenarentzat, gorputzarekin harremanak birplanteatu nahi dituenarentzat, ikasi bakarrik egin nahi duenarentzat, ondo pasa nahi duen edonorentzat… guztientzat dago barnetegiko atea zabalik!

Jakintza-arloak