Wikimedia lantegia 2019: Txori bat da? Hegazkina? Ez, Wikidata da (eta komikiak wikitzeko beste superheroi batzuk).

Aurkezpena
Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia proposatzen dizuegu. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: euskal komikiak wikitzeko lansaioa. Wikidataren superbotereak baliatuko ditugu horretarako, euskal komikigintza jaso, antolatu eta behar bezala bistaratzeko tresnak guztion eskura jarriz.
Lantegi hau elkarlanean antolatu da: UEU, EWKE , ALDEE eta Hirikilabs.
Irakasleak
- Estefania Calparsoro Forcada
- Xabier Cañas Yarza
- Amaia Cuende Isuskiza
- Iñaki Lopez de Luzuriaga Martinez
Edukiak
09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 – 11:00 Aurkezpenak
- 10:00-10:30 Narrazio lanen deskripzioa wikidatan, gomendioen motoreak buruan. Amaia Cuende
- 10:30-11:00 Wikibox: Wikipediako artikuluak inprimatzen dituen gailu eramangarria.
11:00-11:30 Atsedena
11:30-13:30 Tailerrak
- Commons: multimedia biltegia. Edukia jaso eta egoki kategorizatzen
- Wikipediako barne-dinamikak: elkarrizketa-orriak, Txokoaren funtzionamendua, Meta...
- Tailer teknikoak: Zer falta da nire jakintza arloan? PetScan eta MassViews
13:30-15:00 Bazkaria
15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia. Euskal komikigintza wikitu eta Wikidatan jartzeko lansaioa
Metodologia
Lantegi praktikoa izango denez, norbere portatila eramatea komeni da.