Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa.

Hasiera - Bukaera data: 2019ko ekainaren 20a - 2019ko ekainaren 21a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-17:00 / 9:00-13:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 18a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaro honek feminismoa eta kultur kudeaketaren arteko loturaren beharra arakatzeko asmoa du. Pentsamendu feministaren transmisiorako kudeaketa funtsezko alorra da, alegia, sorkuntza feminista ez bada kultur-instituzio eta ekimenetan ikusgarri egiten, gizarteratzea eta zabalkuntza zailtzen dira. Aldi berean, kultur kudeaketa feministaren helburua ez litzateke soilik feminismotik bultzatutako kultur-ekoizpen eta pentsamendua programatzea, baita kritika feminista kultur kudeaketaren oinarriei aplikatzea ere, denetariko kultur proposamenak begirada feministaren bitartez ulertzeko.

Euren praktikan feminismoa uztartzen saiatzen diren edo hori egiteko gogoa duten kultur kudeatzaileak eta sorkuntzan aritu eta interesatuak batu nahi ditugu espazio honetan, elkarrekin hutsunea betetzen hasi gaitezen.

Irakasleak

Helburuak

  • Euren praktikan kultur kudeaketa eta feminismoa uztartzen saiatzen diren profesional eta pentsalariak elkartzea, estrategiak eta atakak partekatzeko asmoz.
  • Kultur kudeaketan ibili eta feminismoarekiko interesa izan arren, bi esparruak nola uztartu ez dakiten profesionalentzako elkarketa eta elkartruke gune bat izatea.
  • Teoriatik feminismoa eta kultur instituzioak landu dituzten pentsalari eta akademikoak kultur kudeaketaren praktikan ari direnekin elkartzea, ideia eta esperientziak alderatzeko.
  • Saretze lanak egitea, kultur kudeaketa feministaren hedatzea eta transmisioa lantzeko.
  • Gai honen inguruko bibliografiaren hutsuneaz gogoeta egin eta honetarako konponbideak aztertzea.

Metodologia

Ikastaroan hiru saio mota egongo dira: marko teorikoa ezarriko duten parte-hartzeak batetik, kasu espezifikoak landuko dituzten proposamenak bestetik eta partaideekin garatutako edukia zehazteko dinamikak azkenik.

Marko teorikoan ondaretik eta museologiatik landuko da kultur kudeaketa feministaren beharra, Maider Maraña eta Haizea Barcenillaren esku, eta kasu praktikoetan aldiz mahai inguruak antolatu dira diziplina desberdinetako begiradak eta ahotsak batuz: arte komisariotza, kultur kudeaketa, antzerkia, zinema, bertsolaritza, literatura... Kasu praktiko bakoitzean esparruan lanean dabilen profesional batek aurkeztuko du bere esperientzia, eta ondoren eztabaida irekiko da. Horretaz aparte, talde dinamika planteatuko da, modu praktikoagoan auziak, irakurketak, proposamenak...mahai gainean jarri eta elkarrekin partekatzeko.

Nori zuzenduta

  • Kultur kudeaketarekin lotu daitezkeen Graduetako ikasleak: filologia, historia, artea, antropologia eta antzekoak.
  • Kultur kudeaketan profesionalki ari direnak.
  • Kultur kudeaketan herrigintzatik aritzen direnak
  • Kultur kudeaketaren gaineko ikertzaileak.
  • Kulturaren transmisioan interesatutakoak.
  • Sorkuntza, kultura eta feminismoaren arteko harremanean interesa dutenak

Jakintza-arloak