Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa. (UPV/EHUren Berezko Titulua)

Hasiera - Bukaera data: 2019ko urriaren 25a - 2020ko uztailaren 17a (Ostirala, larunbatak. ONLINE.)
Ordutegia: Ostiralak, 16:00-20:00, eta larunbatak, 9:30-13:30
Modalitatea: Erdi presentziala
Ordu kopurua: 300
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko apirilaren 15a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 5a
Euskal Kultur Sorkuntza eta kritika feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa. (UPV/EHUren Berezko Titulua)

Aurkezpena

 

 

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri honen matrikulazio aukera soilik informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)

Euskal kultur sorkuntzara hurbiltzeko ikuspegi kritiko jakin bat jorratuko da graduondoko honetan: Kultur Kritika Feministaren jardunean trebatuko dira ikasleak. Euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikidea eta askotarikoa jorratuko da graduondokoan. Bestetik, kultur logikak eta genero-logikak harremanetan jarri ahal izateko, hainbat esparrutako adierazpideetara hurbilduko gara (arte plastikoa, arte eszenikoak, bertsolaritza, literatura, musika, komikia, zinea). Nolanahi ere, euskal kultur sorkuntzaren ikuspegi garaikide hori eskaintzeko, ibilbide historikoari ere erreparatuko zaio, eta kultur esparru bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, betiere genero-ikuspegia zehar-lerro gisa hartuta.

Kultur bitartekaritzan diharduten hiru eragile mota elikatzea izango du jomugan graduondokoak, eta hasierako ikasgai zein moduluetan elkarrekin arituko badira ere, azken moduluan, hautazkoan, berariazko prestakuntza jasoko dute: Ikerketa moduluan ikertzaileak edo kultur kritikariak trebatuko dira, esparru akademikoan Kultur Ikerketak eta Genero Ikerketak uztartzeko; Kudeaketa moduluan kultur teknikariak edo kultur kudeatzaileak trebatuko dira, Kultur Kudeaketan genero-ikuspegia zehar-lerro bilakatzeko aukerez jabetzeko; eta Irakaskuntza moduluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei zein formazio ez-arautuan dabiltzan hezitzaileei adin tarte horretako gazteak kultura ez sexistan hezteko baliabideak eskainiko zaizkie.

 

(Argazkia: doorkeepers, Pexels)

Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Saila eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila.

Antolakuntza akademikoa:

  • Zuzendaritza-taldea: Iratxe Retolaza, Amaia Serrano eta Igone Zabala
  • Batzorde Akademikoa: Ibon Egaña, Haizea Barcenilla eta Iratxe Retolaza

Graduondokoak egitura modularra izango du, eta horrek bi unibertsitate-titulu ezberdin egituratzeko aukera ematen du:

  • Lehen bi moduluak eginez gero Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista Aditu Titulua eskuratuko du ikasleak (18 ECTS, I. modulua eta II. modulua)
  • Hiru moduluak eta Amaierako Lana eginez gero, Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Titulua (30 ECTS) eskuratuko du ikasleak.

 

Ezaugarri orokorrak:

Badugu informazio guztia biltzen duen txostena, hemen eskuratu dezakezu.

 

 

 

 

Helburuak

  • Euskal kultur sorkuntzaren ezagutzan eta transmisioan sakontzea, betiere kulturaren ikuspegi kritikoa eta feminista garatuz.
  • Kultur Kritika Feministan trebatzea.
  • Kultur bitartekaritzaren esparruetan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur kudeaketa...) euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista zehar-lerro bilakatzeko prozesuan ekarpena egin ahal izatea.
  • Kultur ikertzaile, irakasle, kazetari eta kudeatzaile feminista eta euskaldunen sarea sendotzea.

Edukiak

E USKAL KULTUR SORKUNTZA ETA KRITIKA FEMINISTA graduondokoak egitura modularra izango du.

Euskal Kultur Sorkuntza eta Kritika Feminista. Ikerketa, Irakaskuntza eta Kudeaketa Unibertsitate Espezialista Berezko Tituluak (30 ECTS) lau moduluz osaturik dago:

  •  I. modulua: Euskal Kultur Sorkuntza: ibilbide historikoa eta genero-ikuspegiak (10 ECTS).
  •  II. modulua: Euskal Kultur Sorkuntza eta Kultur Kritika Feminista: lantegia (8 ECTS).
  • III. modulua (hautazkoa) (6 ECTS): hiru adar hauetariko bat hautatuko dute ikasleek:
    • A.III. Euskal Kultur Sorkuntza: Kultur Ikerketak eta Ikerketa Feministak.
    • B.III. Euskal Kultur Sorkuntza eta Kultur Kudeaketa: hurbilketak genero-ikuspegitik.
    • C.III. Euskal Kultur Sorkuntzaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan: hurbilketak genero-ikuspegitik.
  • V. Amaierako Lana (6 ECTS).

Nori zuzenduta

Gradua edo diplomatura duten eta kultur bitartekaritzaren edozein esparrutan (ikerketa, irakaskuntza, kazetaritza, kultur zerbitzuak, kultur politikak, politika feministak...) lan egingo duten mota askotako ikasleak onartuko dira, baita profesionalak ere.

Jakintza-arloak