Itzulpengintza eta teknologia (UPV/EHUren Berezko Titulua)

Hasiera - Bukaera data: 2020ko urriaren 16a - 2021ko uztailaren 1a (Beste-Online)
Ordutegia: Hilean egun bat 16:00-20:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 300
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko maiatzaren 1a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko irailaren 30a
Itzulpengintza eta teknologia (UPV/EHUren Berezko Titulua)

Aurkezpena

(Ohar garrantzitsua: izen ematea UPV/EHUren web orrian egiten denez, web orri hau informazioa jasotzeko erabiliko da. Barkatu eragozpenak.)


Informazio eta komunikazio gizartean  itzulpengintzako teknologiak erabiltzea eta menderatzea ezinbestekoa da gaur egungo itzulpen-jarduera profesionalean. Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Hori dela eta, hizkuntzen tratamenduarekin lotuta dauden produktuak kudeatu eta dokumentu eleanitzak era egokian prozesatzeko gai izango diren itzultzaileak prestatu behar dira.

Itzulpengintzako ikasketen diseinu kurrikularrean hutsune handia dago itzulpengintzako teknologien irakaskuntzari dagokionez. Halere, Informazio eta Komunikazio Teknologiek garrantzi estrategikoa dute garapen ekonomikarako zein hizkuntzaren garapenerako. Hori dela eta, itzulpengintza eta teknologia berriak uztartzeak lan merkatuan dauden beharrei erantzuten die. Horregatik, graduondoko hau erabat praktikoa da eskaintzen dituen moduluei esker, eta  bi alderdiak menderatzen dituzten profesionalak prestatzera zuzenduta dago.


Graduondokoa UPV/EHUko Berezko Tituluen eskaintzan sartzen da, UPV/EHUko Sail bik antolatuta: Ingeles eta Alemaniar Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Saila; eta Hizkuntza eta Sistema Informatikoak Saila. Halaber, hizkuntza-teknologien alorrean lan egiten duten hainbat enpresen irakasle biltzen dira graduondoko honen ikasketa-planean.

Graduondokoaren antolaketan Langunek eta UEUk laguntzen dute eta 2020-2021 ikasturtean 7. edizioa burutuko dugu.

Aurkezpenak:

  • Graduondokoaren zuzendaritzako kideek graduondokoaren aurkezpena egin dute, hemen.
  • UEUk graduondokoen inguruan duen lerroa aurkezten da, hemen.

Ezaugarri orokorrak:

  • Eskolak ONLINE izango dira
  • Saio presentzial gehienak UEUko Eibarko egoitza akademikoan izango dira. Gainontzekoak UPV/EHUren Gasteizko Letren Fakultatean.
  • Ikasleek, mintegietara agertzeaz gain, ikerketa lan bat ere egin beharko dute beraien interesen araberako gaia jorratuz.
  • Kredituak: 30 ECTS
  • Prezioa: 1.500 €
  • UPV/EHUko lotura: Unibertsitate Espezializazioa: Itzulpengintza eta Teknologia

Egitura modularra:

Ikasleen profil desberdinei eta haien denbora erabilgarritasunari egokitzeko asmoz, “Itzulpengintza eta Teknologia” Unibertsitate Espezializazioa, 2 Unibertsitate Titulaziotara sarbidea eskaintzen du (Unibertsitate Espezializazio eta Unibertsitateko Aditua).
Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.

Hau da Espezializazio Titulu honi loturik eskaintzen den Aditu titulua:

  • Itzultzaileentzako Oinarrizko Teknologia (15 ECTS)

 

Helburuak

  • Itzulpen enkarguekin lotutako prozesu guztiak sakon ezagutzea.
  • Informazioa kudeatzeko gai izatea.
  • Itzulpengintzari aplikatzen zaizkion oinarrizko teknologiak modu praktikoan erabiltzen ikastea.
  • Itzulpen-prozesu osoa kontrolatzea tresna egokiak erabiliz.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpenaren teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Itzulpen automatikoarekin lotutako teknologia, prozesu eta tresnak ezagutzea.
  • Hizkuntza corpusek itzultzaileen eguneroko lanean duten garrantziaz ohartaraztea.
  • Softwarearen eta web guneen lokalizazioarekin lotutako prozesuak sakon ezagutzea.
  • Ikus-entzunezko itzulpengintzaren alderdi guztiak bereganatzea.

Edukiak

  • Oinarrizko informatika (3 ECTS)
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpena (4 ECTS)
  • Ikus-entzunezko itzulpengintza (4 ECTS)
  • Itzulpen proiektuen kudeaketa (3 ECTS)
  • Lokalizazioa (5 ECTS)
  • Corpusak eta Itzulpengintza (3 ECTS)
  • Hizkuntza teknologiak eta itzulpen automatikoa (4 ECTS)
  • Kurtso bukaerako proiektua (4 ECTS)

Metodologia

Ikastaroa on line izango da nagusiki. Horretarako, moodle plataforma erabiliko da eta kudeaketa teknikoa UEUk egingo du. Halere, modulu bakoitzean gutxienez saio bat presentziala izango da. Era honetan ikasleek erabateko autonomiaz lan egiten dute eta denbora beren neurrira egokitzeko aukera dute.

Halaber, ikasleak, interakzioaren bitartez, beren ikasketen ibilbidea arian-arian eraikiz doaz.
Irakaskuntza eredu honek tutoreen lana ezinbesteko bihurtzen du ikasleen eguneroko lana gidatu eta dinamizatzeko garaian. Tutoretza sistemaren bidez ikasleek babes egokia aurkituko dute ikasketa programan zehaztutako helburuak lortu eta ikasketak arrakasta osoarekin bukatzeko.

Nori zuzenduta

  • Itzulpengintza eta Interpretazioko graduatu berriei.
  • Itzulpengintzan aritzen diren profesionalei eta bere jakintza espezializatzeko edo gaurkotzeko asmoa dutenei.
  • Filologia ikasketak egin eta gaitasun berriak eskuratu nahi dituzten lizentziatuei.

Jakintza-arloak