Produktibitatea hobetzeko lantegia: metodoak eta tresna digitalak

Hasiera - Bukaera data: 2019ko maiatzaren 20a - 2019ko ekainaren 10a (astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Erdi presentziala
Ordu kopurua: 14
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko maiatzaren 20a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Produktibitatea kalitate oneko emaitza eta hori lortzeko behar dugun denboraren arteko erlazioa da. Hau da, produktibitatearen helburua emaitzarik onena denbora laburrenean lortzea da, denbora ondare preziatua baita.

Zeregin guztiak ondo antolatzea eta denboraren kudeaketa egokia bideratzea produktibitatearen gako dira eta bizitzako esparru guztietan bete beharrekoak. Horrez gain, borondatea, diziplina eta iraunkortasuna ere behar dira,. produktiboa izatea ez baita lan erraza. Eta, horretarako, funtsezkoa da antolaketa-metodoek zein Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKT) eskaintzen dizkiguten aukerak ondo ezagutzea.

Baina posiblea da produktibitatea hobetzeko metodoen oinarriak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea? Nola erabili ditzakegu zenbait tresna gure denbora hobeto kudeatzeko? Nola bideratu dezakegu taldeko koordinazio egokia? Zeintzuk dira posta elektronikoa ondo antolatzeko irizpideak?

Ikastaroan egunerokotasuneko banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak aztertuko dira, ondoren maila teorikoko antolaketa-prozedurak praktikan jartzeko. Horretarako, eskura ditugun zenbait tresna digital eta horien aukerak arakatuko dira. Horrela, pixkanaka, produktibitatearen gakoak barneratzea lortuko da.

“Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna” atsotitza aplikatzen hasteko eta denbora ondo aprobetxatzeko momentua iritsi da!

Aurrez aurrekoa: maiatzaren 20an (17:30-19:30). UEUren egoitzan, Eibar. Markeskoa jauregia, Otaola hiribidea 1. mapa

Irakasleak

Helburuak

  • Banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo ezagunenen helburuak eta ezaugarri nagusiak modu kritikoan aztertzea.
  •  Zereginak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko lagungarriak diren tresna digitalak eta horien aukerak arakatzea.
  • Produktibitatea hobetzeko gakoak baliabide digitalen bidez praktikan jartzea, norberaren beharraren arabera baloratzeko.
  • Norberaren gaitasun digitala indartzea, ikasketa-prozesu esanguratsua eta ezagutzaren eraikuntza talde-lana, elkarreragina eta komunikazioaren bitartez bideratuz.

Edukiak

  • Produktibitatea: zer da eta urratsak.
  • Zereginen antolaketa-metodoak: helburuak eta ezaugarri nagusiak.
    • GTD..
    • Kanban.
    • Beste zenbait metodo batzuk.
  • Zereginak modu eraginkorrean antolatzeko eta taldeko koordinazioa bermatzeko tresna digital eta aukera lagungarriak:
    • Zerrendak eta oharrak: Google Keep.
    • Taldeko koordinazioa: Trello.
    • Posta elektronikoa: Outlook eta Gmail.
    • Elkarlana. Drive.
    • Beste zenbait tresna lagungarri batzuk: pasahitzak, informazioa jaso, laster-markak, bideo-bilerak, berehalako mezularitza…

 

Metodologia

Ikastaroak on-line izaera izango du, baina ikasgela birtualaren funtzionamendua eta edukiei buruzko oinarrizko kontzeptuak argitzeko aurrez aurreko saio bat egongo da lehenengo egunean.

Momentu oro teoria zein praktika bateratuko ditu. Horretarako, oinarri kontzeptualak ikus-entzunezko materialen eta adibide zehatzez landuko dira eta gailu digitaletan egin beharreko praktikak proposatuko dira. Era berean, ikastaroan zehar norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, taldeari modu eraikitzailean eraginez. Beraz, ikasleen parte-hartzea zein praktika izango dira ikastaroaren funtsa.

Aurrez aurreko saioa laburra izango da (2 ordu). Ondoren, ikasgela birtualean edukiak hiru ataletan banatuko dira eta atal bakoitzerako ikasleek astebeteko epea izango dute (4 orduko dedikazioa): Beraz, guztira, ikastaroaren iraupena 14 ordukoa izango da eta lana hiru astetan banatuko da.

 

Nori zuzenduta

Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileak

Jakintza-arloak