Haurreskolako Hezkuntza Proiektua

Aurkezpena
Curriculuma aldatzearekin batera Haurreskolak Partzuergoak beraien Hezkuntza Proiektua (HP) aldatu du. Printzipio, helburu eta ideia berriak ekarri dituzte aro berri honetara. Hori, maila teoriko batetik haurreskoletaraino eraman nahi da. Haurreskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektua gara dezan, bere behar eta berezitasun guztiak kontuan hartuz, Hezkuntza Proiektu propioa sor dezaten.
Izan ere, Haurreskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektua izatea beharrezko dela ulertzen da, hezkuntza antolamenduaren eta plangintzaren ardatz dela ulertzen baita.
Hori dela eta, Haurreskolak Partzuergoak bere sareko haurreskola bakoitzari doitu ahal izateko Hezkuntza proiektuaren txantiloi bat proposatu du. Txantiloi hau, amaitu gabeko Hezkuntza Proiektu bat da, haurreskola bakoitzak bere egoera eta beharren arabera osa dezan. Izan ere, haurreskola bakoitzeko errealitatea desberdina da. Formazio plan honetan, Haurreskolak Partzuergoak sortutako txantiloi hori haurreskola bakoitzak osatzea izango da helburu nagusia, hausnartu eta gaiak sakonki landu ostean.
Haurreskola bakoitzak bere Hezkuntza Proiektua sortzeko ekintza formatibo hau izango du gidari. 2 ikasturtez baliatuko gara formazioa emateko. Izan ere, lehen ikasturtean teoriatik gertuago arituko gara, eta bigarrenean praktikara eraman eta teoria- praktikarekin uztartuko dugu. Bi ikasturteetan, formazio saioen egitura ziklikoa izango da. Lehendabizi jardunaldi bat izango duzue, ondoren banakako on-lineko lana eta azkenik talde-bilera eta akta.
Ziklo hau 7 aldiz errepikatuko du hezitzaile bakoitzak. Azkenik, esan, Haur Hezkuntzako Heziberri 2020 (237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa, EHAA, 2016-01-15) dekretuarekin eta Haurreskolak Partzuergoak ezarritako 14 printzipiorekin bat egingo dela formazio plan honetan. Denok ildo beretik lan eginda osatuko baitugu hezkuntza parekide, anitz eta inklusiboa.
Irakasleak
- Egoitz Arbiol Albeniz
- Jesus Mª (Txusma) Azkona Mendizabal
- Ainhoa Baraiaetxaburu Zarandona
- Ibai Fresnedo Moreno
- Joseba Gabilondo Marques
- Eider Garde Mazkiaran
- Izaskun Larrion Igoa
- Amagoia Osinalde Mendibaso
- Ainhoa Pujana Uriarte
- Mireia Rodriguez Poza
- Itsaso San Martin Casanillas
Helburuak
Helburu orokorrak :
- Haurreskoletako hezitzaileek Hezkuntza Proiektua hausnartuz bereganatzea.
- Lanean dabiltzan haurreskolari egokitzen zaion Hezkuntza Proiektu propioa garatzea.
Helburu zehatzak:
- Curriculuma sakonki ezagutzea eta hausnartzea.
- Haureskoletako lan metodologia praktikarekin lotzea.
- Marko legalak kontrastatzea.
- Aniztasunari eman behar zaion trataeraz hausnartzea.
- Hizkuntzaren trataeraz hausnartzea eta nola aplikatu aztertzea.
- Hezkuntza premia bereziez hausnartzea eta nola aplikatu aztertzea.
- Hezkidetzaz balioestea eta haurreskoletan nola aplikatu aztertzea.
- Haurreskolako hezkuntza proiektua osatzeko lehen urratsa ematea.
- Testuinguru fisiko eta sozialean kokatzea.
- Oinarri teorikoak argudiatzea.
- Arlo pedagogiko eta metodologikoak adostea.
- Haurreskolako bizitzan oinarritutako laburpen-fitxak osatzea.
- Sortutako proiektuak beste haurreskolekin partekatzea, elkarreragin sozialetik ikasteko.
- Sortutako proiektuan ideia berriak txertatzea.
- Sortutako proiektua praktikan jartzea.
- Praktikan jarri ostean, proiektuan hobetu beharrekoak hausnartzea, proiektua ebaluatzea eta hobekuntzak txertatzea, ikuspegi sozio-eraikitzaile batetik.
Edukiak
- Heziberri 2020 , Konpetentziak vs gaitasunak
- Lidergoa
- Marko legala (nortasun ikurrak, aginduak, hezkuntza printzipioak eta helburu orokorrak).
- Hizkuntza trataera
- Aniztasuna eta hezkidetza
- Hezkuntza Premia Bereziak
- Testuinguru fisiko eta soziala
- Oinarri teorikoak
- Elkarreragina
- Materiala
- Ebaluazioa
- Egokitzapena
- Harrera eta agurra
- Otorduak
- Higienea
- Atsedena/loa
- Jolasa
- Ekintza bereziak
Metodologia
Hezitzaile bakoitzak 40 orduko lana egingo du ikasturte bakoitzean, guztira 80 ordu.
- Aurrez aurreko saioak: 18 ordu
- On-line 29.5 ordu
- Proiektuaren diseinua: 32 ordu
A) Aurrez aurreko saioak:
- 1. taldea. Bilbo (1). Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 21, otsailak 18, apirilak 1,maiatzak 20, urriak 14 eta 2020ko urtarrilak 19 eta maiatzak 10.
- 2. taldea. Donostia (1). Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 24, otsailak 21, apirilak 4, maiatzak 23, urriak 17 eta 2020ko urtarrilak 22 eta maiatzak 13.
- 3. taldea. Zornotza. Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 22, otsailak 19, apirilak 2,maiatzak 21, urriak 15 eta 2020ko urtarrilak 20 eta maiatzak 11.
- 4. taldea. Gasteiz. Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 23, otsailak 20, apirilak 3, maiatzak 22, urriak 16 eta 2020ko urtarrilak 21 eta maiatzak 12.
- 5. taldea. Donostia (2). Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 28, otsailak 25, apirilak 8,maiatzak 27, urriak 21 eta 2020ko urtarrilak 26 eta maiatzak 17.
- 6. taldea. Bilbo (2). Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 30, otsailak 27, apirilak 10, maiatzak 29, urriak 23 eta 2020ko urtarrilak 28 eta maiatzak 19.
- 7. taldea. Tolosa. Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 29, otsailak 26, apirilak 9, maiatzak 28, urriak 22 eta 2020ko urtarrilak 27 eta maiatzak 18.
- 8. taldea. Eibar. Aurrez aurreko saioak: 2019ko urtarrilak 31, otsailak 28, apirilak 11, maiatzak30, urriak 24 eta 2020ko urtarrilak 29 eta maiatzak 20.
B) On line gela birtuala.
UEUren Ikasgela Birtualaren bidez landuko da.
C) Proiektuaren diseinua
Hezitzaileek haien kabuz antolatu beharko dute denbora hau.
Nori zuzenduta
Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.