Haur eta gazteen transexualitatea ulertzeko gakoak

Hasiera - Bukaera data: 2019ko martxoaren 2a - 2019ko martxoaren 9a (Larunbata)
Ordutegia: 09:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko urtarrilaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko otsailaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: 2019ko martxoak 2 eta 9.

Ikastaro honek haur eta gazte hauen gizarteratzean erantzunak eta formakuntza eskaintzen dizkie profesionalei, bai lanerako espazioetan, bai aisialdirako espazioetan erabilgarri izango zaizkienak.

Transexualitate-egoeran dauden adingabeko haur eta gazte hauek bizi duten egoera ulertzeko, ikastaroak ezagutza, erremintak eta estrategiak erakutsiko dizkigu.

Ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuaren errealitate berrian, ikasleei diren eran espresatu eta esplikatzeko aukera zabaltzen ari zaie. Egoera horrek berekin dakartza errealitate horri aurre egin eta tratatzeko zalantza eta ezintasunak.

Transexualitatearen gaia, ikastetxe-mailan, espero den eran esplikatu eta adierazten ez denean, egoera hori bizi duten ikasleekiko etiketatze bat gertatzen ari dela ohartu gara, horrek berekin ekar ditzakeen ondorio guztiekin.

Transexualitateari esker ulertu behar genuke, ikasle bakoitza bakarra dela. Ikastetxeek ikasle bakoitzaren izaerarekiko errespetu hori zaindu beharko lukete.

Irakasleak

Helburuak

  • “Giza Izate Sexuala” ezagutzera ematea.
  • Kontzeptu sexologiko orokorrak barneratzea.
  • (Tran)sexualitatea ulertzeko kontzeptu zehatzak eskuratzeko ahalegina egitea.
  • (Tran)sexualitate-egoeran dauden adingabeen kasuak azaltzea.
  • Eskoletan azal litekeen transexualitatearen ideiaren irakurketatik esperientzia ezberdinen erreallitatea azaleratzea.

Edukiak

  • Kontzeptu sexologiko orokorrak.
  • Transexualitateko kontzeptu zehatzak.
  • Familiei, adingabeei, eskolei eta gizarteari akonpainamendua egitea.
  • Eskolan, ikasgelan eta bestelako espazioetan esku-hartzea
  • Transexualitate-egoeran dauden haurren kasuak.
  • Nerabezaro aurretik transexualitate-egoeran dauden umeen kasuak.
  • Transexualitate-egoeran dauden nerabeen kasuak.

Metodologia

  • Kontzeptuen azalpena.
  • Lantaldean lanak.
  • Lantaldean eginiko lanen trukea.
  • Hausnarketen eta zalantzen azalpenak.
  • Ikastaro-amaierako lana.

Nori zuzenduta

Gaian interesa duen edonori.

Jakintza-arloak