Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. Topaketa.

Aurkezpena
Gauza jakina da euskararen biziberritze prozesua bidegurutze garrantzitsuan dagoela. Prozesu horretan toki garrantzitsua izan behar du Helduen Euskalduntze Alfabetatzeak. Orain artekoan ekarpen oparoa egin dute euskaltegiek; izan ere, herritar askori eman diote euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera, baina, gainera, eragin zuzena izan dute tokian tokiko giroa euskalduntzen eta euskara bera garatzen.
Baina prozesuari behar bezalako bultzada eman ahal izateko, egungo egoera aztertu, gabeziak antzeman, dauzkagun tresnak mahi gainean jarri eta aurrera begira jarri behar gara. Asko dira aurrean ditugun erronkak: ahozkotasunari garrantzia eman behar diogu; gaitasuna igotzen laguntzeaz gain, erabilera ere sustatu behar dugu; lan-munduan, aisialdian, kirolean… urratsak ematen lagundu behar dugu, horretarako egoki programatuz; IKTek ematen dizkiguten aukerak zukutu behar ditugu…
Hausnarketa partekatuak urrats egokiak ematen lagunduko digulakoan gaude.
Ikusi hemen Topaketaren koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua: Egituraketatik hasi eta klaseko azken ariketara arte hausnartu beharra dagoela uste dugu
Eskuratu hemen hitzaldien laburpenekin osatutako liburuxka.
Irakasleak
- Estibaliz Amorrortu Gomez
- Paul Bilbao Sarria
- Abel Camacho Romero
- Leire Diaz de Gereñu Lasaga
- Miren Dobaran Urrutia
- Maddi Etxebarria Bilbao
- Luis Mari Gonzalez de Txabarri Miranda
- Mikel Iruskieta Quintian
- Ibon Manterola Garate
- Roberto Mielgo Merino
- Ane Ortega Etcheverry
- Josu Perales Ugarte
- Patxi Saez Beloki
Helburuak
- Biziberritze prozesuaren egoera aztertzea eta HEA horren baitan kokatzea.
- Joera pedagogiko berriek dakartzaten ondorioak eta eskaintzen dituzten aukerak aztertzea.
- Lan munduan eragiteko, testuinguruak interpretatu eta egokituta programatzeko aukerak aztertzea.
- Ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu eta berau lantzeko irizpideak jasotzea.
- IKTek ematen dizkiguten aukerak aztertzea.
- Jarduera arrakastatsu batzuk aztertzea, ondorioak atera ahal izateko.
Nori zuzenduta
- Euskaltegiko irakasle eta profesionalei.
- Ikertzaileei.
- Hizkuntzalariei.
- Irakasleei.
- Hizkuntza politikaren kudeatzaileei.
- Euskara biziberritzeko plangintzetan ari diren profesionalei.
- Alderdi politikoetako euskara arduradunei.
- Sindikatuei.
- Orokorrean, gaian interesa daukan edonori.