PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa-bideak

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: azaroak 14, 21, 28 eta abenduaren 5 (asteazkenak).
PISA azterketa OCDEk nazioartean bultzatzen duen ebaluazio-proba da. 15 urteko ikasleei egiten zaie (DBHko 4. mailakoak) eta hiru alderdi ebaluatzen ditu: gaitasun zientifikoa, gaitasun matematikoa eta irakurtzeko gaitasuna.
Aurten berriz ere egin da azterketa, apiril eta maiatzean zehar, nahiz eta, emaitzak 2019ra arte ez diren argitara emango. 2018an irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioa izan da arretagune nagusia eta beraz, azterketaren item asko irakurmenari begira diseinatu dira.
Ikastaro honetan PISA azterketako 2018ko irakurketa-markoa eta haren osagaiak aztertzen saiatuko gara, gero horiek landu ahal izateko ikas-jardueren analisian eta diseinuan trebatzeko.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Irakasleak
Helburuak
- PISA azterketaren irakurketa-markoa definitzea, osagaiak zerrendatuz eta aztertuz.
- PISA azterketaren irakurmena ebaluatzeko item liberatuak deskribatzea, irakurketa-markoaren osagaien arabera sailkatuz.
- Ebaluazio-itemak lantzeko ikas-jarduerak berrikustea.
- Ebaluazio-itemak lantzeko ikas-jarduerak diseinatzea.
Edukiak
- Irakurtzeko gaitasunaren bilakaera eta definizioa.
- 2018ko definizioaren osagaiak: ulermena, erabilera, ebaluazioa, hausnarketa, konpromisoa, testuak, norberaren helburuak, ezagutza, norberaren garapena eta parte-hartzea gizartean.
- Irakurketa-prozesuak: irakurtze-jariotasuna, informazioa bilatzea, ulertzea, ebaluatzea eta hausnartzea.
- Testu-tipologia: deskribapena, narrazioa, azalpena, argudioa, instrukzioa eta transakzioa.
- Irakurtzeko gaitasunaren ebaluazioa: agertokiak, itemen zailtasuna areagotzen duten aldagaiak, dimentsioak.
Metodologia
Ikastaroan zehar ikasleek sortu beharreko azken produktu bati begira arituko gara, ikasi izanaren ebidentziak eskuratu eta ebaluatu ahal izateko. Azken produktu hori irakurmena lantzeko ikas-jardueren biltegi bat izango da, horretarako Moodle ikastaro batez baliatuta.
Ikasleen arteko elkarlana, analisia, praktika, hausnarketa eta ebaluazioa bultzatuko dira bereziki.
Nori zuzenduta
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei.