Adimen-gaitasun handiko ikasleei erantzuna eskolan: eguneroko erronka

Hasiera - Bukaera data: 2018ko azaroaren 7a - 2018ko abenduaren 11 (astelehena-ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 20
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko irailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko urriaren 19a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara. Ez egin matrikularen ordainketa.

Ikastaroa on-line izango da.

Adimen-gaitasun handiei buruzko ezagutzarik ezak eta mitoek ezaugarri horiek dituzten haurrei egunerokotasunean eskola-erantzun aproposa ematea oztopatzen dute. Alde batetik, haur horiek identifikatzeko zailtasunak daude, eta haien ezaugarriak eta jokabideak gaizki interpretatzen dira. Ondorioz, eskaintzen zaien eskola-erantzuna batzuetan ez da eraginkorra haien ikaskuntza-prozesuetarako. Bestetik, identifikatuta dauden haurrekin lan egiteko metodoak eta teknikak zalantzan jartzen dira askotan, beti ez baitira eraginkorrak izaten.

Ikastaro honen bidez, alde batetik, kontzeptuak argitu eta mitoak aztertuko dira, eta identifikaziorako gakoak eskainiko dira. Bestetik, eskola-erantzun eraginkorrerako gakoak aztertu eta zenbait proposamen eskainiko dira, didaktika desberdinak abiapuntu hartuta.

unibertsitatea.net atarian duzu irakasleei egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Adimen-gaitasun handiei buruzko eredu teoriko nagusiak ezagutzea.
  • Ikasle horien ezaugarriak ezagutzea eta irakasleak detekzioan eragileak izatea.
  • Gelarako esku-hartzeak ezagutzea.
  • Eskola inklusiboaren ildotik erantzun egokiak jasotzeko proposamenak lantzea.

Edukiak

  • Adimen Gaitasun Handiko (AGH) ikasleei buruzko aurreiritziak, mitoak eta ezaugarriak.
  • Eredu teorikoak, kontzeptualizazioa eta AGHak dituzten ikasleen ezaugarriak (kognitiboak, emozionalak, sozialak eta generoari loturikoak).
  • Hezkuntzarako ondorioak eta inplikazioak: irakasleen gogoeta eta rola; metodologia eta gelarako praktika egokiak.
  • AGHko ikasleak antzematearen garrantzia eta horretarako erabiltzen diren eskalak eta tresnak.
  • Esku-hartzea: baliabideak eta esku hartzeko proposamenak.

Metodologia

Online plataforman asteroko antolaketa egingo da. Astero atal berria zabaldu eta dagozkion materialak eta ariketak landuko dira. Jarduera edo ataza desberdinetatik eratorritako txosten bat sortuko dute partaide guztiek, jardunei osotasuna emango diena. Parte-hartzaileek aste guztian zehar garatu beharreko jardunaren ataza plataformara igo beharko dute aste batzuetan, horretarako egokitutako espazioaren bidez; besteetan, aldiz, foroetan parte hartzea eskatuko da. Gainera, galde-sorta baten bidez asteko jarduna ebaluatuko du partaideak.

Lanean laguntzeko zalantzen foroa egongo da ikastaroaren aurkezpenaren atalean, zereginei buruzko zalantzak argitzeko, aipamenak egieko eta abarretarako. Zalantzen foroaren bidez edo bestela egiten diren kontsultei gehienez 24 ordu (astegunetan) eta 48 orduko (asteburuan) epean erantzungo zaie.

Irakasleek plataforman entregatu behar diren jarduerei buruzko feed-back pertsonalizatua emango diote parte-hartzaile bakoitzari. Foroan parte hartzea ere derrigorrezko jarduera moduan definitu denez, bertan esperientziak partekatzea, iritzia eman edo galderei erantzutea ere derrigorrezkoa izango da.

Nori zuzenduta

Irakasleei (lehentasuna izango dute), hezitzaileei eta oro har gaian interesa dutenei.

Jakintza-arloak