Emozioen kudeaketa eta manipulazioa

Hasiera - Bukaera data: 2018ko azaroaren 17a - 2018ko azaroaren 24a (Larunbatak)
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-18:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 14
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko irailaren 3a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko azaroaren 10a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa, azaroaren 17an eta 24an eskainiko da.

Emozioak beharrezkoak dira bizitzeko. Zer izango litzateke bizitza emoziorik gabe? Beharbada ez luke zentzurik izango. Baina emozio guztiak ez dira berdinak, batzuek momentuari egokitzen laguntzen gaituzte, beste batzuek, berriz, ez digute gure oraina gozatzen uzten. Ikastaro honetan norberak ze emozio bizi dituen eta nola bizi dituen aztertuko dugu. Beste aldetik, konturatuko gara denok egunean zehar, momentuaren arabera eta pertsonaren arabera rol ezberdinak hartzen ditugula. Batzuetan helduaren rola jokatzen dugu. Baina beste momentu batzuetan haur edo gurasoaren rola hartuz gero, besteak manipulatzeko edota gu manipulatzen uzteko arriskuan gaude. Berriz, helduaren rolean gaudenean, momentuan komeni dena egiten dugu, gu geu eta gainerakoak errespetatuz.

Ikastaroari buruzko xehetasun gehiago, unibertsitatea.net atarian eginiko elkarrizketa honetan.

Irakasleak

Helburuak

  • Emozioak zer diren eta zertarako balio duten ezagutu.
  • Emozioen sailkapena ulertu.
  • Emozioak kudeatzeko ariketak ezagutu eta praktikan jarri.
  • Gure burua hobeto ezagutu: zein da nire rol nagusia?

Edukiak

1. Emozioak:

  • Emozioen salkapena: Jatorrizko emozioak, bigarren mailako emozioak, emozio konbinatuak, traumak edo emozio elastikoak eta jasotako emozioak.
  • Emozio hauekiko lanketa.

 2. Heldua:

  • Pertsonaren rolak: heldua, haurra, gurasoa.
  • Manipulazioaren triangelua.

Metodologia

Gaiak ariketa sistemikoen bidez landuko dira. Ikastaroa erabat praktikoa izango da.

Nori zuzenduta

Bere barnean begiratzeko gogoa duten pertsonei zuzenduta dago.

Jakintza-arloak