Utopia 68/18: iruditeria berrien bila. Jakin Jardunaldiak.

Hasiera - Bukaera data: 2018ko uztailaren 12a - 2018ko uztailaren 13a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-16:30 eta 9:30:12:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8.5
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko uztailaren 9a
Utopia 68/18: iruditeria berrien bila. Jakin Jardunaldiak.

Aurkezpena

1968ko udaberrian mundu berri baten aldarri egin zen Parisen, Berlinen, Pragan, Mexikon. Baita Euskal Herrian ere. Urte erabakigarriak izan ziren utopia kritiko eta eraikitzaileak pentsatu eta praktikan jartzeko. 50 urte geroago, zeri deitzen diogun utopia, eta ze iruditeria kolektibo eraiki eta partekatzen ari garen eta nola berritu ditzakegun aztertu nahi dugu. Utopia, jada, ez da iristezina den leku hura, baizik eta posible denaren zentzua zabaltzeko eraldaketa-praktika bide bat. Utopia berriak indar hartzen ari dira gurean, horien artean zaintzaren utopia eta utopia sozio-ekologikoa ditugu.

 

  

Jardunaldi hau JAKINek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatu dute.

 

Ikusi jardunaldiaren laburpen bideoa: #UI46 Usurbil, Jakin jardunaldia

Irakasleak

Jakintza-arloak