Dibulgazioan hasten eta hazten

Hasiera - Bukaera data: 2018ko uztailaren 9a - 2018ko uztailaren 10a (Astelehena-Asteartea)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko uztailaren 6a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Zientziaren dibulgazioari buruzko gogoetak eta tailerrak Gasteizen, Eibarren eta Donostian egin ostean, zientziazale sarea batzeko eta aktibatzeko garaia heldu da. Zientzia gizarteratzeko beharra eta garrantzia argia bada ere, hau nola gauzatu ez dago hain argi. Ikastaro praktiko honen bidez zientzia hedatzeko interesa duen orori (hasiberria nahiz beteranoa) laguntza, iradokizunak eta lanabesak eskainiko zaizkio, adibide praktiko, ariketan, ariketen eta esperientziak partekatzearen bidez.

Tailerraren asmoa izango da dibulgazio lanetan hasi nahiko luketenei zein dibulgatzen hasiak direnei tresnak eskaintzea (Interneten zer baliabide dauden, blogak eta abar) eta euskaraz idaztera bultzatzea.

Azken puntu horretan, zientziari buruz idazterakoan egotn diren trabak gainditzeko aholkuak ere eman nahi ditugu (hizkuntza aldetik zein bestelako trabak edo beldurrak). Honekin batera, alor desberdinetako zientziazaleen eta dibulgatzaileen sarea hedatu eta trinkotu nahi dugu.

 

Tailer hau IKERGAZTE TAILER-sortaren barnean sartzen da. Eskaintzak matrikula prezio bereziak eskaintzen ditu, Ikergazte kongresuan egon direnei, eta tailer bat baino gehiagotan matrikulatzen direnei (ikusi matrikulaziorako argibideak).

Irakasleak

Helburuak

  • Dibulgazioan hasi nahi duenari lehen pausuak emateko laguntza eta lanabesak eskaintzea
  • Dibulgazioan sakondu nahi duenari iradokizunak eta lanabesak eskaintzea
  • Zientzia-komunikaziorako estrategiak lantzea eta esperientziak partekatzea
  • Ikertzaile eta zientziazale euskaldunen arteko sarea trinkotzea
  • Euskarazko dibulgazioan ari garenon topagunea izatea

Edukiak

  • Zientziaren dibulgazioa: ikuspegi orokorra. Zer da dibulgazioa? Zergatik eta zertarako dibugatu? Dauden euskarriak eta iturriak. Zabalkundea.
  • Idatzizko dibulgazioa. Nola idatzi? Zein da erabili beharreko estiloa euskarriaren arabera (papera, bloga, etab.)
  • Ikus-entzunezko dibulgazioa: irratiak, eta telebistakl dituzten berezitasunak. nola aurre egin elkarrizketei hedabide mota hautean. Dibulgaziozko hitzaldiak nola planteatu.

Metodologia

Tailer praktiko bat izango da, ikasleen parte hartzea sustatzeko asmoarekin. Horretarako adibide eta ariketa praktikoak erabiliko dira eta ikasleen esperientziaren eta beharren arabera moldatuko dira.

  • Nahiz izanez gero, ikastaroa hasi baino lehenago ikasleak irakasleekin harremanetan jar daitezke gai konkreturen bat lantzea nahiko balu.
  • Aukeram norberak bere portatila ekar lezake ariketak burutzeko.

Nori zuzenduta

Mota guztietako zientzialari eta zientziazaleei: ikertzaile gazteak, zientzian interesa duten ikasle zein irakasleak, zientzia dibulgatzen lan egiten duten edo lan egin nahiko luketen komunikatzaileak, zientziazaleak...

Jakintza-arloak