Sexuaren eraikuntza norberarengandik.

Hasiera - Bukaera data: 2018ko uztailaren 11 - 2018ko uztailaren 12a (Asteazkena-Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 11
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko uztailaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Sexualitatearen inguruan, gaur egun ere, ezjakintasun, mito eta sineskeria ugari ikus dezakegu. Ikastaro honen helburua ikasleei erremintak ematea da hauek deseraikitzen hasteko, sexualitatearen ulermen hobe bat izan dezaten desinformazio, gain-informazio eta aurreiritziei aurre eginez.

Ikasleei, ahalik eta erarik dinamiko eta interaktiboenean sexualitatea, sexua, erotika, orientazioa eta plazera bezalako kontzeptuen inguruan hausnarketa eragingo zaie, azkeneko ikasketa eurena izanik.

Beraz, sexualitatea ezagutzeko grina baduzu, aurreiritziak albora utzi eta zeure burua eraikitzen jarraitu nahi baduzu, txoko bat daukazu gure artean!

Irakasleak

Helburuak

  • Sexualitatearen inguruko beharrezko kontzeptu batzuk ulertzea.
  • Kontzeptu horiek norberarengan identifikatzea, norbere sexualitatea ulertzeko.
  • Ikasleei erremintak ematea lan honetan sakontzeko.

Edukiak

  • Sexua, sexualitatea eta erotika
  • Orientazioa eta erakarpena
  • Plazeraren ezagutza eta ulermena ardatz
  • Tabuak, mitoak, praktikak eta zailtasunak

Metodologia

Ahalik eta metodorik dinamikoenak erabiltzen saiatuko gara. Ikasleak eroso senti daitezen joko eta ariketatxoak erabiliko dira aurkezpenetan eta ikasleen iritzi eta zalantzak argitzera ematea eskatzen duten puntuetan, ondoren lanketa bat eginez guztien artean eta beharrezko azalpen eta zuzenketak eginez irakasleak. Baita ere, multimedia baliabideak erabiliko dira gai batzuk jorratzeko, ondoren berriz ere denen artean lanketa bat eginez eta ondorioak ateraz.

Nori zuzenduta

Sexualitatea ulertzeko eta halaber alderdi horretan hazteko interesa duen edonori, edota sexologiaren munduan bertan hastapenak egiteko asmoa duen edonori.

Jakintza-arloak