Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako.
Data: 2018ko uztailaren 5a (Osteguna)
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: 9:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko ekainaren 28a

Aurkezpena
Pil-pileko gaia dugu Kataluniako prozesua, lehenago Eskoziakoa bezalaxe. Euskal Herritik begiratuta, hausnarketa sakona merezi duena.
Diziplinarteko hurbilketa eman nahi zaio egun bateko ikastaro honi. Horrela, goizeko saioan zergatiak aztertuko ditugu: historia, filosofía, ekonomia eta Europako zuzenbidea. Arratsaldez berriz, zertarakoak, besteak beste, kooperatibismoa eta feminismoa.
Amaieran, erbestean den eta prozesuaren protagonistetakoren bat denarekin bideokonferentziaz solasaldia burutuko dugu.
Irakasleak
- Oskar Arantzabal Iraeta
- Haritz Azurmendi Arrue
- Maria Colera Intxausti
- Daniel Escribano Riera
- Imanol Esnaola Arbiza
- Jon Iñarritu Garcia
- Yolanda Jubeto Ruiz
- Gorka Julio Hurtado
Helburuak
- Ikasleak ulertzea nola iritsi den Katalunia egoera honetara
- Errepublikak dituen asmoetan sakontzea
- Erbesteko politikarien egoera gertutik ezagutzea
- Material interesgarria sortuko balitz, liburua argitaratzea.
Edukiak
- Hurbilketa historikoa (Daniel Escribano)
- Ikuspegi filosofikoa (Haritz Azurmendi)
- Kataluniako ekonomia (Imanol Esnaola)
- Europako Batasunaren testuinguru juridikoa (Jon Iñarritu)
- Kooperatibismoa Katalunian (Gorka Julio)
- Feminismoa Katalunian (Yolanda Jubeto)
- Bideokonferentziaz solasaldia erbesteko politikariren batekin
Metodologia
Diziplina bakoitzeko ponentzia eta galderen txanda. Amankomuneko mahai-inguruak
Nori zuzenduta
Gaiaren gaineko interesa duen edonori, teknikoegia izan gabe, ikuspegi orokor baten bila datorrenarentzat.