Jabetza berdearen titular nor?

Data: 2018ko ekainaren 26a (Asteartea)
Ordutegia: 9:00-13:00 / 15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 6
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko maiatzaren 14a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko ekainaren 18a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Gure lurralde gehiena landa-eremuak osatzen du. Eremu horretako lurrez arduratzeko bada baliabide juridiko oinarrizko bat: titulartasuna norbaiti ematea; eta kudeatzeko eraentza juridiko desberdinak: jabetza pribatua, jabetza publikoa, komunalak, egitura tradizionalak. Begirada botatzeko erabiliko diren ikuspegiak izango dira partikularren interes pribatua, gizartearen interes publikoa eta, kokagune dugun lurraldea kontuan hartuz, euskal zuzenbidea. Hiru begi horiekin miatuko da goizeko saioa. Arratsaldean, berriz, solasaldi irekia bideratzeko parada eskainiko du mahai-inguruak, iraganean bizitako esperientziatik abiatu, egun bizi diren arazo nagusienak topatu eta etorkizunerako proposatu daitezkeen baliabide juridikoak arakatzeko.

Ikastaro hau Iura Vasconiae elkartearen laguntzarekin antolatu da.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal zuzenbideak eskubide errealei buruz jasotzen duen eraentza nagusia azaltzea.
  • Lurraldea kudeatzeko baliabide juridikoa den jabetzak duen irismena eta mugak zehaztea.
  • Gune berdearen kudeaketarako baliabide juridiko egokienak lege ferenda proposatzea.

Edukiak

  • Euskal zuzenbideko eskubide errealak.
  • Ingurugiroari buruzko funtsezko printzipioak.
  • Landa- eta baso-eremuan izan diren eta badiren arazo larrienak.

Metodologia

- Goizean hiru hitzaldi, goian adierazitako hiru begirada botatzeko (azterketa estatikoa): partikularren interesa, gizartearen interesa eta euskal araudiaren erantzuna.

- Arratsaldean, begirada praktikoa (azterketa dinamikoa): historian topa daitekeen eskarmentua, egun bizi diren arazo larrienak eta geroa marrazteko ideiak.

Nori zuzenduta

Ezein legelarirentzat: ikasten ari denarentzat, eguneroko praktikan ari denarentzat eta gai hauen ikerketak burutzen ari denarentzat.

Ezein politikarientzat: lurraldearen eta ingurugiroaren kudeaketan erabakiak hartu behar dituenarentzat.

Mendiaz gozatzen duen edonorentzat: zapaltzen den lurrak zein trataera juridiko jasatzen duen jakiteko.

Jakintza-arloak