Heziketa integrala: Haurrekiko harreman osasuntsuak sustatuz.

Data: 2018ko otsailaren 24a (Larunbata)
Ordutegia: 09:30-13:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko otsailaren 22a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Gizarte baten nolakotasunaren konfigurazioan heziketak duen garrantzia ukaezinezkoa da. Gizarte-eredu bakoitzak sortzen baitu bere heziketa mota; eta heziketa-mota bakoitzak sortzen duelako, halaber, bere gizarte-eredua. Indibidualtasuna nagusitzen ari eta herri-komunitatea desegiten ari zaigun gure garai hauetan ere, heziketan topatzen ahal dugu gizarte-eraldaketarako gako garrantzitsuetako bat, haurren zaintza eta heziketa kolektiboaren aldeko apustuaren bitartez,zaintza, komunitate eta elkartasun balioak errekuperatuz. Haurtzaroa, haziera eta heziketa errotik eraldatuko duen paradigma aldaketaren muinean ezarri behar dugu herri-hezitzailearen funtzioa. Denok baikara hurrengo belaunaldien bidelagun, denok gure gizarte-ereduaren arduradun.

Irakasleak

Helburuak

  • Heldu gisa haurrekiko dugun ardura eta erantzukizunaren kontzientzia piztea.
  • Erlazionatzeko gure moduen egokitasuna edo ezegokitasunaren gaineko gogoeta ahalbidetzea.
  • Haurren bidelagun izateak guri geuri dakarkigun onuraz jabetzea.

Edukiak

  • Zaintzea, hezitzea, bidelagun izatea: gure berezko eginkizuna eta ardura.
  • Heziketa moldeak/ereduak. Haurrarekiko begirada ezberdinak.
  • Zertan datza haurrekiko errespetuzko harremana?
  • Haurren lagun izateko geure buruaren adiskide ere izateak duen garrantzia: gure historia psikoafektiboaren errebisioa eta ber-edizioa.
  • Gure harremantzeko patroia: Zergatik jokatzen dugu horrela?
  • Gure maneren disfuntzionaltasuna eta funtzionaltasuna.
  • Harreman osasuntsuak.

Metodologia

Teoriko-praktiko-bibentziala izanen da.

Nori zuzenduta

Haurrekin harremana duen edozeini zuzendua dago jardunaldia (aita, ama, izeba, lagun, maistra, maixu, etab.)

Jakintza-arloak