Hizkuntza-praktika ekologikoak: zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko?

Hasiera - Bukaera data: 2018ko martxoaren 7a - 2018ko martxoaren 21a (Asteazkena)
Ordutegia: 17:00-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko urtarrilaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko martxoaren 5a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroa martxoaren 7an, 14an eta 21ean emango da.

Euskarazko murgiltze ereduari esker, euskarari bultzada handia eman zaio, gazte asko eskolan euskaldundu dira. Baina datuek eta bizipenek erakutsi digute eskola soilik ez dela nahikoa izaten ari gure ikasle eta haurrak euskaldun osoak bilakatzeko (bereziki etxean eta eremu hurbilean euskaraz bizi ez badira), eta urteek aurrera egin ahala erderarako joera areagotu egiten dela. Zergatik? Zer egin dezakegu gurasoek eta irakasleek eskolan eta baita eskolatik kanpo ere, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten? Haurren hizkuntzen jabekuntza prozesuetan eta sozioalizazioan zein dira helduon interbentzio modurik eraginkorrenak? Eta batez ere, Zer egin dezakegu elkarrekin, modu ekosistemikoan, gure hezkuntza komunitateko kide garenok?

Tailer honetan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta taldean konpartitu ditzakegun begirada, ezagutza eta praktikak identifikatu ditugu.

Irakasleak

Helburuak

Helburu orokorra: Haurren hezkuntzan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzea.

Helburu zehatzak:

  • Norberaren kontzientzia eta praktika linguistikoak ezagutu eta seme-alaba eta ikasleengan nola eragiten duten hausnartzea.
  • Munduko begiradatik, euskararen lurraldean haur eta gazteen hizkuntzekiko motibazio, ezagutza eta erabileran eragiten duten faktoreak ezagutzea.
  • Haur eta gazteen euskara erabileran positiboki eragiteko praktika komunak identifikatzea.

Edukiak

Mundu jasangarria: mundutik etxera

  • Garapen eredu jasangarria
  • Eraldaketa soziala
  • Komunitatea

Hizkuntzak eta hiztunak: etxetik mundura

  • Hizkuntzak munduan ekologiaren begiradatik
  • Hizkuntza komunitateak, hiztunak eta elkarbizitza
  • Diagnostikoa eta eragin faktoreak

Identitate askeak (edo ez)

  • Hizkuntza
  • Identitate propioa eta kolektiboa
  • Hizkuntza urraketak haurren munduan eta ondorioak

Hizkuntza erabileraren jabekuntza

  • Sozializazioa
  • Prestigioa
  • Heziketa proaktiboa

Hizkuntza praktika ekologikoak heziketan: Egunerokoan ditugun egoeren lanketa.

Metodologia

Tailer erabat praktikoa izango da, teorian eta zientzian oinarritutako testuinguru eta abiapuntua izango du eta bizipen eta emozio pertsonaletatik taldekako dinamika eta praktikak bultzatuko dira.

Nori zuzenduta

Edozein titulazio. Bereziki interesgarria, eskola komunitateko guraso, hezitzaile eta irakasleentzat eta baita haur eta gazteekin lan egiten duten aisialdiko begirale, entrenatzaile, elkarte eta teknikarientzat ere.

Jakintza-arloak