Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu.

Hasiera - Bukaera data: 2018ko urtarrilaren 30a - 2018ko maiatzaren 29a (Asteartea)
Ordutegia: 19:00-20:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 7.5
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko azaroaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko urtarrilaren 29a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

TALDEA BETE EGIN DA (18-01-16, 9:50), gehienezko izen emate kopurura iritsi gara eta ITXARON ZERRENDA ireki dugu, eman izena eta plazaren bat libre gelditzen bada, abisatuko zaitugu.

--

Hizkuntza eta generoa gurutzatzen direla badakigu, hizkuntza hautuak igarotzen direla genero eraikuntzatik eta alderantziz; prestigioaren, pribilegioen eta eskubideen banaketak osatzen duen sareak jendarteko botere harremanetan gurutzatzen direla. Euskara eta generoa ere ez doaz aparte, eta, horrenbestez, biak, euskara eta generoa, menderakuntzaren alaba izaki, ahalduntzeko eta boteretzeko prozesu berean txirikordatzen diren bi bide dira. Euskaltzaletasuna eta feminismoa dira ahalduntzearen bi alabak.

Bi izate, praktika eta prozesu horiek non gurutzatzen diren, ze ezaugarri partekatzen dituzten, batak bestetik zer ikas lezakeen eta bien arteko aliantzak ze esparru emankor zabaltzen digun mahai gainean jartzea da 'Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu' ikastaroaren helburua.

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

 

Irakasleak

Jakintza-arloak