Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan

Hasiera - Bukaera data: 2017ko azaroaren 11 - 2017ko azaroaren 18a (Larunbatak)
Ordutegia: 9:30-13:30/15:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 12
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko irailaren 4a
Matrikula-epearen bukaera: 2017ko azaroaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Ikastaroaren datak: azaroaren 11 eta 18 (larunbatak).

Heriotza bizitzaren parte bat da. Hala ere, gaur egun heriotzaren gaia tabu bat da gure gizartean. Hori dela-eta, gai horren inguruko alderdi asko ilun samar izaten ditugu gure baitan, era horretan, haurrekin gai hau jorratzeko orduan, hainbat zalantza agertu ohi zaizkigu: zer ulertzen dute haurrek heriotzaz? Zelan hitz egin dezakegu haur batekin gai honen inguruan? Nola lagundu ahal diogu dolu-prozesu batean dagoen haur bati? eta abar.

Ikastaro honen bidez, galerak, heriotza eta dolua gaiei helduko diegu. Horretarako gure burua hobeto ezagutzea izango dugu abiapuntua, norberak galera eta doluen inguruan duen esperientziatik eta ezagutzatik, ilun dauden bazterrak argitzen saiatuz eta ondoren haurren galera eta dolu-prozesuak hobeto ulertu eta laguntzeko errekurtsoak aurkitzera eramango gaituen hausnarketa teoriko-praktikoa bultzatuko da, gai hau haurrekin nola jorratu aztertzeko xedearekin.

unibertsitatea.net atarian duzue irakasleari egindako elkarrizketa.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikastaro honetako ikasleek (irakasle, guraso, hezitzaile) beren burua hobeto ezagutzea gai honen inguruan dituzten errekurtsoak aurkitzea.
  • Haurra, galerak, heriotza eta doluaren inguruko hurbilketa teoriko-praktikoa eskaintzea, haurrekin heriotza baten inguruan zelan hitz egin jakiteko eta, galeren ondorioz, haurrek esperimenta ditzaketen emozio-egoerak ezagutu, ulertu eta laguntzeko bideak aztertzeko.
  • Dolu-prozesuan blokeatuta egon daitezkeen haurrak detektatzeko, arreta berezia eman behar zaien jokabideak ezagutzea.
  • Bizitza eta heriotzaren pedagogiaren inguruko hausnarketa bultzatzea.

Edukiak

Galeraren esperientzia eta doluaren prozesua; Haurrak eta galerak; Haurrak eta heriotzaren ulermena, haurraren garapen-aldi desberdinetan; Haurrak eta dolua; Nola lagundu haurrari dolu-prozesu batean; Esku-hartzea: heriotzaren pedagogia; Dolu-prozesuen desberdintasunak generoaren ikuspuntutik.

Metodologia

Ikastaroan zehar alde teorikoa praktikarekin uztartuko dugu. Ikastaroan zehar baliabide didaktiko ezberdinak erabiliko ditugu: alde batetik, bakarkako, binakako zein talde mailan eduki teorikoak era esperientzial batean lantzeko hainbat ariketa proposatuko dira, esperientziaren bidezko ikaskuntza bultzatzeko; bestalde, aurkeztuko diren eduki teorikoen inguruko hausnarketa bultzatuko da. 

Horretarako, taldekideen partaidetza aktiboa sustatuko da, horrela ikasle bakoitzaren testuinguruan gerta daitezkeen eguneroko galeren egoeraz talde-lanaren bidez teorian ikusitakoa errealitatearekin txertatuko dutelarik.

Nori zuzenduta

Gai honetan interesa duten pertsona heldu guztiei zuzenduta dago (irakasleak, hezitzaileak, gurasoak,...)
.

Jakintza-arloak