Bullyingaren mugak gainditzen. Jardunaldia.

Data: 2017ko azaroaren 24a (ostirala)
Ordutegia: 9:00-18:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 9
Matrikula-epearen hasiera: 2017ko urriaren 23a
Matrikula-epearen bukaera: 2017ko azaroaren 20a
Bullyingaren mugak gainditzen. Jardunaldia.

Aurkezpena

Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi ditugu komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzeko.

Horretarako, gure abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Hori oinarri hartuta, gure komunitateko agente bakoitzak bere ekarpenak partekatuko ditu eta diskurtso amankomun bat eraikitzen ahaleginduko gara, kontuan hartuz momentuko errealitatea.

Eskuratu hemen jardunaldiko kartela: Bullying kartela

Antolakuntza

Jardunaldi hau Azpeitiako Udalaren laguntzaz antolatu da

Irakasleak

Helburuak

  • Bullying eta cyberbullyingaren mugak zehaztea.
  • Bullying eta cyberbullyingari aurre egiteko esku-hartzeak ezagutzea.
  • Dispositibo mugikorren eragina aztertzea bullying/cyberbullyingaren kasuetan.
  • Genero-indarkeriaren eta bullying/cyberbullyingaren artean egon daitekeen harremana aztertzea.

 

 

Edukiak

  • Bullying/cyberbullyingaren definizioa.
  • Komunitateko agenteen esku-hartzea bullying/cyberbullying gaian.
  • Dispositiibo mugikorrak: eten digitalaren esanahia eta errealitatea.
  • Dispositibo/gailu mugikorren eragina gazte eta nerabeengan. Adikzioak.
  • Genero-indarkeriaren eta bullyingaren arteko harremana.

Metodologia

Jardunaldian 3 eratako jarduerak egingo dira:

  • hitzaldiak, galdera-erantzunetarako tartearekin
  • mahai-inguruak, iritzi eta kontakizunak trukatzeko aukerarekin
  • tailerrak, norberaren intereseko arloan sakontzeko aukerarekin

Nori zuzenduta


Familia, irakasle, gizarte-langile, hezitzaileei…. gai honetan interesatuta dagoen edonork aportatu ahal izango du.

Jakintza-arloak